IRRATIEN TARTEA: asistentzialismotik haragoko proposamena, errefuxiatuen gaia lantzeko, Txapatik

Azken hilabete eta urteetako gai bihurtu da jada errefuxiatuen krisia. Gaizki izendatua, seguru asko, krisi bat baino drama delako, eta errefuxiatuena dela diogunean, badirudielako beste inoren erantzukizunik gabe haiek sortu dutela. Gainerakook horretan ardurarik ez bagenu bezala. Baina gaia presente dago, delikatua eta konplexua da, zer esanik ez, lanketa hezkuntza eremuan egin nahi bada. Ba Itziar Bartolomek badu horretarako proposamen bat, asistentzialismotik harago jota, gainera, eta Txapa irratiko lagunei horretaz eskaini dizkien azalpenak ekarri ditugu gaurko irratien tartera.

Hurrengo podcasta

Biharko 'Gaur8': Leila Khaled ekintzailea, 'Uztaro'-ren zuzendariak eta Franc Dolosor

ol. Mai 26 , 2017