bilgune

Astelehenero batzen zaigu Euskal Herriko Bilgune Feministako kideren bat Zebrabidera. Normalean, Bilgune Kontari-n bildutakoen errepasoa egiten dugu eurekin, baina joan den astean alerik kaleratu ez zutenez, beste gai batzuk landu ditugu Iraolarekin. Zehazki, Emakumeen Mundu Martxak atzorako, Langileen Nazioarteko Egunerako, kaleratutako irakurketaz aritu gara. Baita Bizkako adinekoen egoitzetako langileek azken egunotan egin duten lanuzteaz ere.

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Bilgune Feministako Amaia Zufia arduratu da azken Bilgune kontari-n jasotako edukien errepasoa egiteaz. Hasteko, Emaginekin batera kaleratu duten Izena eta izana ezbaian: gida praktikoa liburuxkaren aurkezpena nabarmendu du. Geure mugetatik kanpora begira jarrita, berriz, duela hiru urte Bangladesheko Rana plazan hil ziren emakumezko langileez, eta Kurdistanen atxilotu dituztn Emakum Askeen Kongresuko kideez oroitu […]

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen Bilgune kontari-ri begira jarri gara, gaurkoan, Oihana Etxebarrietarekin. Hasteko, Ana Galarragak Elhuyar zientzia aldizkarian argitaratutako artikuluari erreferentzia egin dio, bertan, medikalizazioak emakumeengan nolako kalteak dituen aipatzen da. Horrez gain, Emagin taldearekin batera garatu duten euskal izendegiaren bueltakoak ekarri ditu, martxoko Emaraun-ean jaso baitute eduki hori.

irakurri gehiago →

Gaurkoan, 11 eraso, 12 erantzun lelopean herenegun Gasteizen egindako manifestazioak eragindako astelehen gozoaz batu da gurera Euskal Herriko Bilgune Feministako Idoia Trenor. Astelehenero bezala, Bilgune kontari jasotako edukien errepasoa egin dugu berarekin. Hasteko, otsailean Angela Davis ekintzaileak gurera egindako bisitak izan duen eraginaz Idoia Arraizak Emaraun-erako idatzia nabarmendu digu. Jarraian, Ekhiñe Eizagirre euskal preso politikoaren Alde […]

irakurri gehiago →

Astelehenetan, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen Bilgune kontari astekariaren errepasoa egiten dugu. Gaurkoan, Idoia Arraizak lagundu digu horretan, eta honako gaiak nabarmendu dizkigu: Klitto atarikoen Zaintzaren aitortza, kontziliazioaren beharra artikulua, Etxeko Langileen Nazioarteko Egunaren harira bildu dituzten lanak, Luzaideko Bolanten Egunean emakumeek dantza guztietan parte hartzeaz eginiko galdeketa, eta larunbateko Feministok prest mobilizazioaren egitaraua.

irakurri gehiago →

Astelehenero ohi dugunez, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen Bilgune kontari astekariaren errepasoa egin dugu. Gaurkoan, Amaia Zufiak lagundu digu horretan, eta honako gaiak nabarmendu dizkigu: Soraida Hussein ekintzaileari Gaur8 astekarian emakume palestinarren egoeraz egindako elkarrizketa; Amaia Andreuk eta Miren Arangurenek Info7 irratian feminismo independentistaz esandakoak; Klitto! atari feministak eta Topatu.eus gazte egitasmo komunikatiboak eginko […]

irakurri gehiago →

Astelehenero bezala, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen Bilgune kontari-ri begira jarri gara, gaurkoan, Oihana Etxebarrietarekin. Hasteko, gaur arratsaldeko seietan Lorena Cabnalek Donostiako Emakumeen Etxean eskainiko duen hitzaldirako deia egin du. Geure mugetatik at begira jarrita, duela zenbait aste Hondurasen tiroz hil zuten Berta Caceres ekintzaileren erailketa salatzeko elkarretaratzea ere aipatu du. Guatemalatik, berriz, q’eqhi […]

irakurri gehiago →

Astelehenero ohi dugunez, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen Bilgune kontari astekariaren errepasoa egin dugu. Gaurkoan, Idoia Arraizak lagundu digu horretan. Hasteko, martxoaren 8ko emakumeen nazioarteko egunaren harira Bilgune Feministak kaleratu duen irakurketa aletu digu. Bilbo eta Bartzelona lotu zituen Correscales dinamikaren garrantzia ere nabarmendu du, bereziki, emakumeen prekarietatea ere kontuan hartu zutelako bertan. Leire […]

irakurri gehiago →

Astelehenetan ohi dugunez, Euskal Herriko Bilgune Feministak hausnarketarako kaleratzen duen Bilgune Kontari astekariaren errepasoa egin dugu gaur ere. Idoia Trenor batu zaigu horretarako, eta honako gaiak nabarmendu dizkigu: asteburu honetan Angela Davis ekintzaileak Euskal Herrira egingo duen bisita, errugbiak estereotipoak hausteko eta emakumeak ahalduntzeko izan dezakeen balioa, euskalgintza eta feminismoaren arteko lotura eta agenda kontuak.

irakurri gehiago →

Astelehenero ohi dugunez, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen Bilgune kontari astekariaren errepasoa egin dugu. Gaurkoan, Idoia Arraizak lagundu digu horretan, eta honako gaiak nabarmendu dizkigu: ustezko erasotzaileen jatorriagatik albiste bihurtzen diren bortxaketak; politikan parte hartzen duten emakumeek jasan behar dituzten zigorrak; eta Iruñeko eskola feministan irtendako gako esanguratsuak.

irakurri gehiago →