‘Bilgune kontari’: Angela Davisen eragina, ‘Alde erantzira nabil’, epaiketa politikoak eta agenda

Gaurkoan, 11 eraso, 12 erantzun lelopean herenegun Gasteizen egindako manifestazioak eragindako astelehen gozoaz batu da gurera Euskal Herriko Bilgune Feministako Idoia Trenor. Astelehenero bezala, Bilgune kontari jasotako edukien errepasoa egin dugu berarekin. Hasteko, otsailean Angela Davis ekintzaileak gurera egindako bisitak izan duen eraginaz Idoia Arraizak Emaraun-erako idatzia nabarmendu digu. Jarraian, Ekhiñe Eizagirre euskal preso politikoaren Alde erantzira nabil poesia liburua gomendatu digu. Horrez gain, epaiketa politikoen aurkako euren posizioaz eta agendako zitez hitz egin digu Trenorrek.

Hurrengo podcasta

"Kanpai-joleen mundua ezagutzeak kanpandorreko ikuspegia zabaldu digu"

al. Api 11 , 2016