‘Bilgune kontari’: presoen protesta, aitatasuna espetxean, andre artistak eta bakegintza

Astelehenero bezala, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen Bilgune kontari-ri begira jarri gara, gaurkoan, Oihana Etxebarrietarekin. Fresnesko espetxeko presoen borrokaldiaz hitz egin du, hasteko. Kontarin ez dute bere horretan jaso, baina ikuspegi androzentrikoak emakumeak ahaztu eta gose grebaz hitz egitera eraman gaituela nabarmendu du. Espetxeetako kontu gehiago ere ekarri dizkigu, hain justu, Info7 irratian espetxea eta aitatasuna bizi behar izan duten lagunekin egin zuten solasaldia. Emakumeen arloz arloko ikusgarritasuna sustatzera begira abian den artisten datu basea ere nabarmendu du, eta, amaitzeko, Hegoa Institutuak antolatu duen feminismoari eta erresistentziei buruzko solasaldien zikloari erreferentzia egin dio.

Hurrengo podcasta

"Erabakia norberarena da, egindakoren neurrian euskaldunduko da auzoa"

al. Mai 23 , 2016