Lorena Cabnalen hitzaldia, Berta Caceresen erailketa eta Sepur Zarcoko emakumeen borroka

Astelehenero bezala, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen Bilgune kontari-ri begira jarri gara, gaurkoan, Oihana Etxebarrietarekin. Hasteko, gaur arratsaldeko seietan Lorena Cabnalek Donostiako Emakumeen Etxean eskainiko duen hitzaldirako deia egin du. Geure mugetatik at begira jarrita, duela zenbait aste Hondurasen tiroz hil zuten Berta Caceres ekintzaileren erailketa salatzeko elkarretaratzea ere aipatu du. Guatemalatik, berriz, q’eqhi emakumeek Sepur Zarco eremuan inpunitatearen aurka egindako borroka nabarmendu du.

Hurrengo podcasta

Idoia Marauri: "Ez da hiru eguneko proiektua, jarraipenerako espazioak sortu ditugu"

al. Mar 14 , 2016