Podcast: Play in new window | Download
Astelehenetan, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen Bilgune kontari astekariaren errepasoa egiten dugu. Gaurkoan, Idoia Arraizak lagundu digu horretan, eta honako gaiak nabarmendu dizkigu: Klitto atarikoen Zaintzaren aitortza, kontziliazioaren beharra artikulua, Etxeko Langileen Nazioarteko Egunaren harira bildu dituzten lanak, Luzaideko Bolanten Egunean emakumeek dantza guztietan parte hartzeaz eginiko galdeketa, eta larunbateko Feministok prest mobilizazioaren egitaraua.