amagoia mujika

Datorren asteartean izango da ekainaren 28a, sexu askatasunaren aldeko nazioarteko eguna. Orlandon izandako eraso homofoboan 50 lagun hil izanak gaia mahai gainera ekarri badu ere, eguneroko eraso homofoboei ez zaie arretarik jartzen. Gai horri erreparatu diote Gaur8 astekarikoek biharko alean, eta Amagoia Mujika arduradunak nabarmendu du hori aurrerapenean. Horrez gain, Xabier Izagak Gasteizko Sukubo guneaz […]

irakurri gehiago →

Euskal Herritarren harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketa egin dute Kaixomaitia.eus atariko lagunek eta Aztikerreko soziologoek. Bertako emaitzak eta Harremanak zentroko sexologo Olatz Berastegiren iritzia jaso dituzte Gaur8 astekarikoek, eta hori aipatu du Amagoia Mujika arduradunak gaurko aurrerapenean. Horrez gain, bizitokiek osasunean duten eraginaz Imanol Montoya Arronizek egindako ikerketako zenbait ondorio ere aipatu ditu. Amaitzeko, […]

irakurri gehiago →

Frantziako ekonomia sistema iraultzeko anbizioz abian jarritako Nuit Debout mugimenduaren babesean, zenbait emakume antolatu egin dira sexu jazapenen aurka. Gainera, politikariengandik jazarpena pairatu duten emakume esanguratsuak batu zaizkie. Horren berri jaso du Jose Angel Oriak aste honetako Gaur8-n, eta aurrerapenean nabarmendu egin du Xabier Izagak. Horrez gain, Oihane Larretxeak nerabezaroari buruzko kongresuaz idatzitako erreportajearen berri […]

irakurri gehiago →

Aste honetan bete da urtea 2015eko udal eta foru hauteskunde emaitzek Nafarroako “aldaketa” abian jartzeko aukera eman zutenetik. Ordutik, asko izan dira Nafarroako Gobernuari nahiz Iruñeko Udalari egin zaizkien eskaerak, eta horietako asko euskararen eremukoak. Martxelo Diazek bilakaera horretaz egin duen analisia nabarmendu du Amagoia Mujikak Gaur8-ren biharko alearen aurrerapenean. Horrez gain, Gerardo Mungiari idatzi […]

irakurri gehiago →

Lan astearen amaierara heltzen garenean, aprobetxatzen dugu larunbatetako Gaur8 astekariko irakurgaien aurrerapena egiteko. Gaurkoan, Amagoia Mujika astekariko arduradunak ekarri dizkigu aste honetako alean landu dituzten gaiak. Batetik, Salwa Sorour autobus gidari palestinarraz hitz egin digu. Emakumea izanik, gizartean aitortzen ez zaion lanbidea hautatu zuen Sorourrek: haurrak eskolara eramateko autobusa gidatzea. Bestetik, gaur ijito herriaren nazioarteko […]

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Amagoia Mujika astekariko arduradunarekin. Hasteko, joan den martxoaren 3an Hondurasen tiroz hil zuten Berta Caceres ekintzaileaz hitz egin digu, haren familiak gobernuari leporatu baitio erailketa. Arabako Denon Eskola dinamikaren berri ere izan dugu, jatorri atzerritarreko haurrak matrikulatzerako orduan eskola batzuetan gertatzen ari den ghettifikazioa […]

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Amagoia Mujika astekariko arduradunarekin. Gerra guneetan lanean ari diren Mugarik Gabeko Medikuak elkarteko kideek pairatzen dituzten erasoez hitz egin digu, hasteko. Etxe kaleratzeak pairatzen dituzten familietako haurren kasuan, zein eskubide urratzen diren ere azaldu digu. Horrez gain, independentziaz hausnartzeko abian duten elkarrizketa sortatik Aimar […]

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, Gaur8-ren biharko alean landu dituzten gaien aurrerapena egin dugu, gaurkoan, Amagoia Mujika astekariko arduradunarekin. Munduko Osasun Erakundeak aste honetan ebatzi du zika birusa nazioarteko larrialdia dela, eta gai horretaz Ainara Lertxundik eginiko erreportajea aipatu digu Mujikak, hasteko. Jarraian, Martxelo Diazek Nafarroako hezkuntza publikoaren egoeraz eginiko analisia aletu digu. Amaitzeko, Chrysallis Adingabe Transexualen Familien […]

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Amagoia Mujika astekariko arduradunarekin. Indiako Kerala estatuan, te konpainia batean lan egiten zuten milaka emakumek borroka bidez euren lan eskuibideak berreskuratu ditzutela kontatu digu, hasteko. Duela hiru urte martxan jarritako Psikosolidari@k dinamikaz ere hitz egin digu. Bertako kideek diru faltan eta terapia beharrean dauden […]

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Amagoia Mujika astekariko arduradunarekin. Klima aldaketaren harira Parisen egiten ari diren COP21 bilerari heldu eta itsas mailaren gorakadak izan dezakeen eraginaz hitz egin digu. Euskararen bueltako garaipenen bilduma ere egin dute, zehazki, udaletako aktak euskaraz bidaltzeko auzian izandako lorpenari tiraka. Amaitzeko, gabonetan kontsumismoak izaten […]

irakurri gehiago →