Biharko ‘Gaur8’: Berta Caceresen erailketa, euskal eskoletako ghettifikazioa eta Mileva Maric

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Amagoia Mujika astekariko arduradunarekin. Hasteko, joan den martxoaren 3an Hondurasen tiroz hil zuten Berta Caceres ekintzaileaz hitz egin digu, haren familiak gobernuari leporatu baitio erailketa. Arabako Denon Eskola dinamikaren berri ere izan dugu, jatorri atzerritarreko haurrak matrikulatzerako orduan eskola batzuetan gertatzen ari den ghettifikazioa salatu baitu Samira Bouazzaouik. Amaitzeko, Gorka Zozaia kimikariak Albert Einsteinen emazte izandako Mileva Maricez idatzitako kolaborazioa nabarmendu digu.

Hurrengo podcasta

Arnaldo Otegiren bueltakoei eta A8 mozteagatik auzipetutako gazteei erreparatu die Mikel Elorzak

ol. Mar 11 , 2016