Biharko ‘Gaur8’: euskararen egoaera Nafarroan, ‘Yonki baten tragedia’ eta parranda auzoen zama

Aste honetan bete da urtea 2015eko udal eta foru hauteskunde emaitzek Nafarroako “aldaketa” abian jartzeko aukera eman zutenetik. Ordutik, asko izan dira Nafarroako Gobernuari nahiz Iruñeko Udalari egin zaizkien eskaerak, eta horietako asko euskararen eremukoak. Martxelo Diazek bilakaera horretaz egin duen analisia nabarmendu du Amagoia Mujikak Gaur8-ren biharko alearen aurrerapenean. Horrez gain, Gerardo Mungiari idatzi berri duen Yonki baten tragedia liburuaz egindako elkarrizketa ere aipatu du Mujikak. Amaitzeko, arkitektura ikuspuntutik, Ibai Gandiagak Iruñeko alde zaharreko bizilagunen kezkaz idatzitakoa ekarri du, festa eta parranda auzo diren horien zamaren berri eman du.

Hurrengo podcasta

Lander Arbelaitz: "Ezker abertzalea apalduta egon arren, borrokarako gogoa badagoela sumatu dut"

ol. Mai 27 , 2016