Biharko ‘Gaur8’: Frantziako emakume jazartuak, nerabezaroko gora-beherak eta ‘Txirrita’ hil zeneko urtemuga

Frantziako ekonomia sistema iraultzeko anbizioz abian jarritako Nuit Debout mugimenduaren babesean, zenbait emakume antolatu egin dira sexu jazapenen aurka. Gainera, politikariengandik jazarpena pairatu duten emakume esanguratsuak batu zaizkie. Horren berri jaso du Jose Angel Oriak aste honetako Gaur8-n, eta aurrerapenean nabarmendu egin du Xabier Izagak. Horrez gain, Oihane Larretxeak nerabezaroari buruzko kongresuaz idatzitako erreportajearen berri ere ekarri du. Amagoia Mujikaren lanaren berri ere eman du Izagak, gaur betetzen baitira 80 urte Jose Manuel Lujanbio Txirrita bertsolaria hil zela.

Hurrengo podcasta

Haziak egitasmoko lagunen 'Igel marroitxo' ipuina

ol. Eka 3 , 2016