amagoia mujika

Estrategia iraultzaile eguneratuek balio unibertsalak behar dituztela uste du Mikel Zubimendi Gara egunkariko kazetariak. Horretaz Gaur8 astekarirako egin duen analisia aipatu du Xabier Izagak gaurko aurrerapenean. Horrez gain, bihar Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izango denez, emakume zientzalariez Amagoia Mujika astekariko arduradunak egindako erreportajea ere nabarmendu du. Amaitzeko, Euskal Herriko Bilgune Feministak 15. urtemugaren […]

irakurri gehiago →

Trainspotting 1996 urteko filma eskoziarra da. Danny Boylek zuzendu zuen eta Irvine Welshek idatzitako eleberrian oinarritzen dena. Filmak Edinburgoko heroinomano talde baten bizitza deskribatzen du. Drogari, sexuari eta bizitzari buruzko hainbat hausnarketa egiten du. Ba bi hamarkada igarota, filmaren protagonistak berriz bildu dituzte orduko toki berean bigarren zatia egiteko. Duela zenbait egun estreinatu zen Edinburgon, […]

irakurri gehiago →

Joan den astean AEBetako presindente kargua zin egin zuenetik, zeresana ematen jarraitzen du Donald Trumpek. Haren agintaldia hasi berri den honetan, Mikel Zubimendik egindako analisia nabarmendu du Gaur8-ko kazetari Xabier Izagak astekariaren aurrerapenean. Horrez gain, aste honetan aurkeztu duten Durango1936.org atariaz Amagoia Mujikak egindako erreportajea ere aipatu du. Amaitzeko, In fraganti atalean elkarrizketatu duten Brenan […]

irakurri gehiago →

Muturreko egoera pairatzen ari dira Gazako herritarrak azken asteotan. Israelek ezarritako blokeoaren ondorioz argindar eskasia pairatzen ari dira, eta horren aurka protesta egiteagatik errepresio oldarraldiak jasaten dituzte. Hango egeoraz erreportajea egin du Isidro Esnaolak biharko Gaur8-rako eta Amagoia Mujika astekariko arduradunak aurrerapenera ekarri du. Horrez gain, bihar aurkeztuko duten Arabako Bertsolari Txapelketaren harira, Xabier Izagak […]

irakurri gehiago →

Lehen hondamendi egoeran bazegoen ere, urrian okerrera egin zuen Haitiko egoerak, tsunami bat pairatu behar izan baitzuten bertan. Ainara Lertxundik horri buruz Amnesty Internacional erakundeko ordezkari bati egindako elkarrizketa nabarmendu du Amagoia Mujika Gaur8-ko arduradunak astekariaren aurrerapena egiterakoan. Horrez gain, bihar Bilboko Miribillan izango den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean lehiatuko direnen sentipenak ere aipatu ditu. […]

irakurri gehiago →

Inkestek iragartzen ez bazuten ere, Donald Trump bihurtu da AEBetako 45. presidentea. Hauteskunde kanpainan jaurtitako neurriz kanpoko mezu matxista eta xenofoboek iragartzen zuten haren agintaldiak ekar zezakeena. Hargatik, Trumpen iritsierak jatorri anitzetako herritarren aurkako erasoen gorakadan eraginik izan ote duen ikertu dute Gaur8 astekarikoek eta horren berri ekarri du Amagoia Mujika arduradunak gurera. Xabier Izagak […]

irakurri gehiago →

Tsunamien inguruko kontzientziazioak milioika lagun salbatzeko gaitasuna duela eta, horren bueltako lehen nazioarteko eguna ospatu berri dutela jaso du Jose Angel Oriak Gaur8 astekarirako idatzi duen erreportajean. Xabier Izaga kazetariak aurreratu ditu bertako edukiak gurean. Horrez gain, Errezilgo Udalak, Saiaz gizarte zerbitzuen mankomunitateak eta Harremanak elkarteak elkarlanean sustatugako Bizitzaz blai hezkidetza egitasmoaz Amagoia Mujikak idatzitakoak […]

irakurri gehiago →

AEBetako presidentetzarako hauteskundeak ikuskizun kutsukoak izaten dira normalean eta oraingoak ere ez dira salbuespena. Akaso, Donald Trump presidentegaia da bereziki nabarmentzen ari dena azken hilabeteotan, botatzen zituen astakeriek halakorik iragartzen ez bazuten ere, Hillary Clintonekin zuen diferentzia murriztu baitu azken asteotan. Ba Trumpen jardunak AEBetako umoregileei uzten dien plaza oparoari tiraka, umorearen betaurrekoak jantzita aztertu […]

irakurri gehiago →

Kanbodian azken urteetan turismoak izan duen gorakada aprobetxatuta, umezurztegiak dauden eremuen arteko ibilbide turistiko bat antolatu dute, turisten karitateaz baliatuta negozioa egiteko. Dirua ateratzeko mekanismo horretan kaltetuenak umezurtzak direla nabarmendu du Amagoia Mujika Gaur8-ko arduradunak astekariaz egin duen aurrerapenean. Horrez gain, 1936ko gerran emakumeek pairatu behar izan zuten errepresioaz astekarira ekarritako Lourdes Herrastiren hitzak ere […]

irakurri gehiago →

Klima aldaketa ez da etorriko, jadanik gure artean da. Hala ondorioztatu dute joan den urritik orain arte hilero tenperatura altuenen markak hautsi direla ohartu dien ikerlariek. Gai hori landu dute Gaur8 astekariko lagunek aste honetako zenbakirako eta horren aurrerapena egin du Amagoia Mujika arduradunak gurean. Horrez gain, dantza integratuaz EHUko ikastaroetan egindako kurtso bat nabarmendu […]

irakurri gehiago →