Aste honetako ARGIA: Rossano Ercolini, CETA akordioa eta Santiago Lopez Petiten neke kronikoa

Igande honetan egingo da Zubietan erraustegia eraikitzeko proiektuaren aurkako giza katea, eta horren harira, Rossano Ercoliniri egindako elkarrizketa nabarmendu du Estitxu Eizagirrek Argia astekariaren aurrerapenean. Zero Zabor Europako lehendakaria da Ercolini eta Pello Zubiriak egin dio elkarrizketa. Horrez gain, Europako Batasunaren eta Kanadaren arteko CETA akordioaz Unai Break egin duen erreportajeaz ere hitz egin du Eizagirrek. Amaitzeko, Aritz Galarragak neke kronikoa pairatzen duen Santiago Lopez Petiti egindako elkarrizketa aipatu du.

Hurrengo podcasta

REVOLUTIONARY GROOVES: 90.hamarkadako musika elektronikoa Revolutionary Grooves

az. Mai 25 , 2016