‘Bilgune kontari’: Abasoloren inpunitatea, zaintza langileak eta akordio ekonomikoak

Published On 17 urria, 2016 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Portugaleteko Mugimendu Feministak manifestazioa egin zuen atzo, herriko futbol taldeak Paul Abasolo futbolaria fitxatu izana salatzeko. Jokalariari hiru urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten, hiru emakumeri sexu abusuak egiteagatik, baina Espainiako Gobernuak indultua eman zion 2011n, eta, horrenbestez, ez du zigorra bete eta bere kirol ibilbidea egiten jarraitu ahal izan du. Inpunitate hori salatu izan duten feministak behin baino gehiagotan kriminalizatu izan dituzte, gainera, paradoxikoa dirudien arren. Ba kasu horretaz eta Bilgune kontari-n bildutako beste zenbait gaiz hitz egin du Oihana Etxebarrietak gurean. Zehazki, etxeko langileen Espainia mailako lehen topaketa eta TTIP edo CETA akordio transnazionalen aurka azaroaren 5erako deitutako manifestazioa nabarmendu ditu.

Comments are closed.