1215.Katea

no image

1215. Katea: Joao Capela

28 otsaila, 2014 | 0 Komentarioak

Joao Capela musikari lisboatarra hil zen orain bi aste eta gure irratsaio xumetik omenaldi are xumeago bat egitea erabaki genuen. Asociación Terapéutica del Ruido elkarteko kide izateaz gain, DuasSemicolcheiasInvertidas eta Da Monstra taldeetako kide ere bazen Joao eta baita poeta ere. 2013an bi aldiz izan genuen gaztetxean eta bere proposamen zaratatsu eta experimentalaz gozatzeko aukera […]

irakurri gehiago →
no image

Ximel eta Joana Guerra 1215. Katean

21 otsaila, 2014 | 0 Komentarioak

1215 Katean Ximel eta Joana Guerra artisten inguruan aritu gara oraingoan. Ximel noise-rock zale bilbotar mitikoak berreskuratzea erabaki dugu lehenik eta behin, izandakoa baina oihartzun handiagoa merezi zuen talde euskalduna dela uste baitugu. Ondoren, Joana Guerra lisboatarraren lan ederra entzuten aritu gara, biolontxelo eta ahots hutsez osatua. Menu konpletoa beraz, kkinzona irratitik eskaintzen dizueguna!

irakurri gehiago →
no image

1215. katea: Mikel Laboa

13 otsaila, 2014 | 0 Komentarioak

Ez gara lehenak izango irratian Mikel Laboari monografiko bat eskaini diogunak eta seguraski ezta azkenak ere. Noski, honakoa ez da izango, halaber, osatu den lanik borobilena, ez sakonena, ezta sentimenalena ere. Honakoa 1215. Kateko musikazaleok aurkezpenik behar ez duen musikariaren lanari errepaso bat egiteko asmotan sortu genuen saioa da, Iñigo Igarza gonbidatuaren eskutik. Ordu betez […]

irakurri gehiago →
no image

1215. Katea: Lou Reed

17 urtarrila, 2014 | 0 Komentarioak

Lou Reed handia orain gutxi joan zitzaigunean, kkinzona irratian omenaldi xume bat egitea pentsatu genuen. Horretarako, herriko Otano handiari proposatu genion New York aldeko genioari buruzko saio batean parte hartzeko, bere bizipen eta gogoetetan marka utzitakoa baita musikari amerikarra. Gaur arratsaldez batu gara 1215. Kateko bi esatariak eta gure gonbidatua trago baten inguruan eta honakoa […]

irakurri gehiago →

Aste honetako 1215. Katea kurioso xamarra geratu zaigu: gaztetxean antolatzen dugun Musikualdiaren baitan Mikel Uraken, Azkaiter Pelox eta Edu Ramblinek eman beharreko kontzertuaren aurretik kkinzonako estudiora gonbidatu genituen elkarrizketatxo bat egiteko eta azkenean inguruan topatu genituen lagun batzuk ere animatu zitzaizkigun, farandula politta osatuz irrati-erromeri filosofiko baterako. Emaitza hemen dago, edizio edo zentsuraren galbaherik pasa […]

irakurri gehiago →
no image

1215. Katea: Igelaren Banda + Nueva Vulcano

23 abendua, 2013 | 0 Komentarioak

Igelaren Banda eta Nueva Vuelcano taldeen inguruan eratu dugu saio berria 1215. Katean. Nueva Vulcano kataluniarrek Bonbereneara egindako bixita aprobetxatu dugu melodia eta gitarra zorrotzak klase handiz tartekatzen dituen talde honen ibilbideari errepaso bat egiteko eta, horrez gain,  Igelaren Bandak euskal musikako klasikoei egindako jazz kutsuko berrinterpretazio atseginak ere komentatu ahal izan ditugu irratsaioan. Gainera, […]

irakurri gehiago →
no image

1215. katea: Borja “El Crack” (The Drones)

5 abendua, 2013 | 0 Komentarioak

Borja Aranburu izan dugu gaurko irratsaioan, Borja musikari petoa da, betidanik musika maite izan du, zenbait taldetan ibili da eta dabil gaur egun ere. Honez gain Borjak herrian hainbat kontzertu antolatzen ditu hainbat leku ezberdinetan. Berak The Drones taldearen musika eta bitxikeriak ekarri dizkigu. Plazer hutsa izan da ordu bete hau berarekin egotea, talde pila […]

irakurri gehiago →
no image

1215. Katea #2 – Yuck & Atanas Akerstra

21 azaroa, 2013 | 0 Komentarioak

KKinZona faktoriatik dator notiziya, grabatu berri degula 1215. Katearen saio berriya! Tontakeriak alde batera utziz, harira: Yuck eta Atanas Akerstra taldeak izan ditugu mintzagai gaurkoan, denboraldiko 1215. Katearen bigarren saioan. Egia esan, ura eta olioa bezain ondo ematen dute gaurko bi taldeek batera, baina badakizue, guri horrelako brebajeak gustatzen zaizkigu, ez ahaztu EH Kola edaten […]

irakurri gehiago →
no image

1215. Katea irratsaioaren aurkezpen saioa

8 azaroa, 2013 | 0 Komentarioak

1215. Katea KKinZonako irratsaio bat da, 2012. urtean sortu zena. Lehen saioa grabatu zenetik, hamar bat grabatu ditugu iada baina periodikotasun argirik gabe, denbora eta gogoa biltzen genuenean grabatu eta lixto, horixe izan da orain arteko geure filosofia. Ilusioz betetako proiektu honek, ordea, aurrerapauso bat eman eta bi astean behin grabatzeko konpromisoa hartu du, horrela […]

irakurri gehiago →