1215. Katea: June of 44 + Viva Bazooka

June of 44 Louisville (Kentucky) aldean sortutako talde bat izan zen. Shipping News edo Slint bezalakoekin alderatu genitzakeen arren, soinu propio berezi, landu eta ederra sortu zuten zortzi urtetan zehar, 1994-tik 2000ra hain zuzen. Guk 1215. katean aspalditik hitz egin nahi izan dugu talde honen inguruan eta azken programa horretarako baliatu dugu, baina ez horretarako bakarrik, izan ere, Estatu Batuetara joan beharrik ez baitaukagu talde bikainak aurkitzeko. Horren adibide Viva Bazooka bikainak, orain aste bete gurean izan genituenak eta geure saioaren beste erdia merezimendu osoz eskuratu dutenak

Beti bezala, musika interesgarri eta arriskatua geurean, zeuen belarri eta arimak gozatuko dutelakoan

Hurrengo podcasta

196.- Zuria Beltzez 14-03-30 (ilunak jotzen)

ig. Mar 30 , 2014