1215. Katea: Joao Capela


Joao Capela musikari lisboatarra hil zen orain bi aste eta gure irratsaio xumetik omenaldi are xumeago bat egitea erabaki genuen. Asociación Terapéutica del Ruido elkarteko kide izateaz gain, DuasSemicolcheiasInvertidas eta Da Monstra taldeetako kide ere bazen Joao eta baita poeta ere. 2013an bi aldiz izan genuen gaztetxean eta bere proposamen zaratatsu eta experimentalaz gozatzeko aukera izan genuenok oraindik gogoan izango dugu bere lana.

Era berean, atzo Matadeixen izandako Staer norbegiarren kontzertua ere komentatu genuen eta Mudhoney bezalako taldeen abestiak ere pintxatu genituen

Irratsaioa hemen dago entzungai:

Hurrengo podcasta

Nola Aldatzen diren gauzak #20 Hitzak 2.0

ol. Ots 28 , 2014