1215. Katea: Igelaren Banda + Nueva Vulcano

Igelaren Banda eta Nueva Vuelcano taldeen inguruan eratu dugu saio berria 1215. Katean. Nueva Vulcano kataluniarrek Bonbereneara egindako bixita aprobetxatu dugu melodia eta gitarra zorrotzak klase handiz tartekatzen dituen talde honen ibilbideari errepaso bat egiteko eta, horrez gain,  Igelaren Bandak euskal musikako klasikoei egindako jazz kutsuko berrinterpretazio atseginak ere komentatu ahal izan ditugu irratsaioan. Gainera, Zarautzeko Arraio Irratiko Salda Badago irratsaioko esatari maitearen azken orduko bixita ere izan dugu estudioan.

Gozatu guk bezainbeste!

Hurrengo podcasta

J.M. Anduaga, Curasan eta abarrekin Salda

al. Abe 23 , 2013