1215.Katea

1215. katea – Herri Musika 2.0

3 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Zer da herri musika mundu globalizatuan? Ez da galderra erraza, baina erantzunaren bila aritzea gauza ederra da. Saio honek ez du zalantza argitzeko balioko agian, baina hainbat elementu eta musika interesgarri mahai gainean ezartzen bai saiatu garela. Iran, Egipto, Algeria, Euskal Herria, Mexiko, Hego Korea eta Irlandara egin dugu bisita, bakoitzetik lagin bat hartu eta […]

irakurri gehiago →

Musika garaikidearen bilakaera ezin uler liteke 90. hamarkadan WARP zigilu ingelesak egindako lana aztertu gabe. Dantzalekuko elektronika bezatu, bihurritu eta eraldatu zuten, emaitza ezin anitzagoak eskainiz. Gaurkoan hamarkada horretan zehar argitaratutako lanik esanguratsuenak entzungo ditugu: LFO, Nightmares on Wax, B12, Autechre, Squarepusher, Boards of Canada, Stereolab, Aphex Twin…

irakurri gehiago →

1215. Katea – Berri Txarrak

8 iraila, 2019 | 0 Komentarioak

Musikazaleak gara, eta euskaldunak. Ondorioz, Berri Txarraken ibilbidearekin gurutzatu izan gara geure bizitzako momentu askotan, ezinbestean. Orain, uztera doazen honetan, beraien ibilbideari errepaso zintzo bat egiten saiatu gara lau lagun. Badakigu beste haimaika ikuspegi ezberdin egon litezkeela, honakoxea geure omenalditxoa besterik ez da. Euskal musikan ez baitago azken hamarkadetan halako markarik utzi duen beste talderik. […]

irakurri gehiago →

1215. Katea – Arrainontzian

25 abuztua, 2019 | 0 Komentarioak

Abuztua da, badakigu. Baina tira, irratia geldi ikusteak ez-dakit-zer arraro bat sortzen digu eta ezin geldirik egon, badakizue. Aspaldian egin nahi genuen saioa da honakoa, In The Fishtank proiektuari eskainitakoa. Izen horren pean hainbat talde interesgarriri 48 orduz estudio baten ateak zabaltzen zizkien Konkurrent zigilu holandarrak eta bertan ekoitzitakoa argitaratzen zuten gero. Edozer zela ere. […]

irakurri gehiago →

1215. Katea – DJ Sbans eta Ni Naiz Hip Hop

25 ekaina, 2019 | 0 Komentarioak

Urretxu-Zumarragan bada, askotan itzalean geratu izanagatik, pausoz-pauso eta konstantzia handiz garatu izan den hip-hop eszena mardul bat. Agresión Verbal da bertako talde arrakastatsuenetako bat eta beraiena da “Archivos Desclasificados” diska argitaratu berria. Herriotako rap mugimenduaz eta bere musikaz hitz egiteko gonbidatu dugu DJ Sbans, beste inork baina hobe ezagutzen baititu Euskal Herrian genero honek eman […]

irakurri gehiago →

1215. katea – Euskal Herria tropikala

17 ekaina, 2019 | 0 Komentarioak

Uda ate joka dugunez, utikan kontu seriosak. Gaurkoan musika bero eta gozoa, gerria astindu zein eguzkipean zesuma aritzeko abesti ezin egokiagoak. Surf rocka, rythm and bluesa, elektronika, rocksteadya, jazza, funka, diskoa eta batek daki zer gehiago!

irakurri gehiago →

1215. Katea – Saio minimo bat

19 maiatza, 2019 | 0 Komentarioak

Musika minimalistaren ezaugarriak aitzakitzat hartuta osatu dugu gaurko saioa. Sinpletasunaren eta errepikapenen gaitasun iradokitzailea osagai bereizgarritzat dituzten abestiak dituzu gaurkoan entzungai, estiloak, generoak eta ortodoxiak kontutan izan gabe. Gaurko menua: Philip Glass, Robert Hood, Nils Frahm, The For Carnation, Iñigo Ugarteburu eta Jim O’Rourke.

irakurri gehiago →

1215. Katea – Kunbia digitala & global bass

16 martxoa, 2019 | 0 Komentarioak

Buenos Airesko Zizek Club eta ZZK Records zigiluan hasi dugu kunbia digitalari eskainitako bidaia. Musika hipnotiko honen barrenera salto egiteak, baina, Brasil, Ekuador, Peru, Kolonbia, Mexiko, EEBB eta Europara gidatu gaitu, doinu hauek birus bat bailiran zabaldu baitira mundu osoan zehar. Gaurkoan erroak laino digitalean dituzten herri musikei buruz aritu gara KKinZona irratian.

irakurri gehiago →

1215. Katea – 2018ko atzerriko diskarik onenak

19 urtarrila, 2019 | 0 Komentarioak

Onenak ez dakigu, guri asko gustatu zaizkigun batzuk behintzat bai. Ea gustoko duzuen zerbait topatzen duzuen. Hauek jarritako talde eta bakarlariak: Ibon Errazkin, Beak>, Parquet Courts, The Men, Against All Logic, Chancha Via Circuito, Elza Soares, Sons of Kemet, Janelle Monae, Young Fathers eta Daughters.

irakurri gehiago →

1215. Katea – Joseba Irazoki

22 abendua, 2018 | 0 Komentarioak

Urretxu-Zumarragan asko gara Joseba Irazoki miresten dugunak. Merezi duen omenalditxo bat egiteko asmoz elkartu gara bertako lagun batzuk – Iosu Isaias Villanueva, Antton Iturbe García, Gorka Erostarbe Leunda eta Jon Urzelai Urbieta – eta Berako musikariaren ibilbide oparoak eman dizkigunak aztertzen saiatu gara 1215. Kateko azken saio honetan. Ea gustoko duzuen!

irakurri gehiago →