1215. Katea – Dylan Carlson eta Earth

Konfinamendu garaietarako egokia den saio bat egiten saiatu gara eta, horretarako, Dylan Carlsonengana jotzea iruditu zaigu egokiena. Seattleko musikari hau 80. hamarkada amaieratik ari da musika sortzen eta gitarra batekin egin daitekeena birrasmatzen. Bere abestiak luzeak dira, errepikakorrak eta geldoak. Etengabe entzuten diren riff horiek egitura sinpleak osatzen dituzte, nahiz eta aldi bakoitzean zerbait beria eskaintzen diguten. Abestiak osatzeko ezinbestekoa soilik erabiltzeaz badaki zerbait Carlsonek, horixe izan baita bere ibilbide emankorra gidatu duen ideia nagusia. Etxean lasai entzuteko sortu dugun saioa da hau beraz, ea gustuko duzuen.

Hurrengo podcasta

AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA: Igande honetan umoretik hartzen saiatuko gara koronabirusa, herriko pertsonaiekin solasean

ig. Api 12 , 2020