1215. Katea – Errusia

Published On 16 martxoa, 2020 | By 1215katea | 1215.Katea

Ez genuen saio hau publiko egiteko asmorik oraindik. Hozkailuan genuen gordea beranduxeago argitaratzeko, baina egunotan etxean zaudeten bitartean bidaiatzeko aukera txiki bat eskaintzea egokia iruditu zaigu, musikaren bidez bada ere. Errusiara joango gara gaurkoan, gurean izan genuen moskuko Jars taldearen gomendioetatik abiatuta osatu dugun saioaren bitartez. Erraldoia eta aberatsa izanagatik, musikalki ezezaguna zaigun lurralde bateko soinu lagin txiki bat da hau, ea gustoko duzuen.

Comments are closed.