Zebrabidea

Eguneroko magazina. Arratsaldeko 16:00etatik 18:ooetara.
Kolaboratzaile sare zabalak lagunduta, askotariko gaiak jorratzen dira bertan.
Arrosa Irrati Sareak ekoizten du.

Datorren iganean, ekainaren 7an, Gasteizko Errekaleor Auzo Askean jaiak ospatuko dituzte. Horren inguruan gehiago jakiteko bertako kidea den Itsasorekin hitz egin dugu Hala Bedin. Konfinamendua nola bizitu duten azaldu digu hasieran eta jaiak ospatzeko erabakiaren inguruan ere mintzatu da. Egitarauari dagokionez, jai eredua desberdina izango dela azaldu digu, testuinguruari moldatutakoa, izan ere, piknik bat izango […]

irakurri gehiago →

Ekonomia gaiei buruz aritu gara astero bezala Ekai Centerreko Adrian Zelaiarekin. Gaurko kolaborazioan, lehenik eta behin, Nissan enpresak Bartzelonan daukan lantegiaren inguruan hitz egin du. Ondotik, Juan Ramón Rallok egindako adierazpenak azaldu ditu, zeinak covid-ari aurre egiteko soldatak jeistea proposatu duen. Akitzeko, turismoaren egoeraren inguruko hainbat datu eman ditu.  

irakurri gehiago →

Europara begira| Alemania

4 ekaina, 2020 | 0 Komentarioak

Gaurko Alemaniako kolaborazioan, alde batetik, koronabirusak eragindako testuinguruan sortutako konspirazio teorien inguruan mintzatu gara Amaia Orberekin honek eskuineko ideologiarekin daukan harremana aztertuz. Bertzalde, Liebig 34 proiektu queer-feministaren inguruan hitz egin dugu, izan ere, atzo etxe horren aurkako sentetntzia atera zen eta horren hustutzea agindu dute.

irakurri gehiago →

Asteazkenero bezala, aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat eudukiren aurrerapena egin dugu Axier Lopez kazetariaren eskutik. Lehenik, internetek eragiten duen kutsaduraren inguruan Jenofa Berhokoirigoinek idatzitako erreportaiaz mintzatu da, hegazkinen joan-etorriek baino 1,5 aldiz gehiago kutsatzen duela azalduz. Ondotik, Turkian gose greban hil diren musikarien inguruan hitz egin dugu. Akitzeko, hizkuntza gutxituen inguruan aritu gara, Lakota […]

irakurri gehiago →

Egun bizitzen gauden deseskalada prozesuan Gasteizko Baratza Aretoak hainbat ekitaldi antolatuko ditu. Horren inguruan hitz egiteko, Marina Suarezekin hitz egin dugu. Covid-19ak sortutako testuingurura egokitu zirela azaldu digu lehenik, internet bidezko ekintzak antolatuz. Hala ere, aurretik bazekiten ere, argi geratu zitzaien horiek ez zirela haiek arte eszenikoak burutzeko erabili nahi zituzten euskarriak eta zuzenekoak zein […]

irakurri gehiago →

Mikel Oterok, hilabeteroko kolaborazioan, ekonomia ekologikoaren aldeko “Euskal Herria post Covid19” manifestuari buruz hitz egin du. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Erabakiorrak izango dira datozen asteak Jerusalemgo tren arinaren eraikuntzan. Koldo Alzolarekin hitz egin dugu CAF enpresaren paperaz, eta datozeen asteetan etorriko denaz. Orain arteko borrokaldien berri ere eman digu, eta hemendik aurrerako pausuez ere aritu gara Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Bilboko elkartasun sareak konfinamendu egoeran sortutako behar bati erantzunez, haur eta nerabeekin euskaraz aritzeko eta euren egunerokotasunean aukera hori izan dezaten mintzapraktikak antolatu zituzten. Orain, ekimenaren zabalpena ikusirik, ahalik eta haur gehienengana iristeko bolondres bila dabiltza. Euskal Herriko edozein txokotako jendeari egin diote deia Julenek azaldu digunez, eta baita herrietan horrelako egitasmoak bultzatzeko deia zabaldu […]

irakurri gehiago →

Solasaldia | Kondenaz, biolentziaz eta errelatoaz

26 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

Lan erreformaz, soldaten bilakaera negatiboaz eta lanaren banaketaz aritu zaigu Zelaia.

irakurri gehiago →