Zebrabidea

Eguneroko magazina. Arratsaldeko 16:00etatik 18:ooetara.
Kolaboratzaile sare zabalak lagunduta, askotariko gaiak jorratzen dira bertan.
Arrosa Irrati Sareak ekoizten du.

Astelehena gaur, eta berriro ere milaka eta milaka langile euren lanpostuetara joan behar izan dira ez kutsatzeko segurtasun neurriak nahikoak ez diren arren. Egoera honen aurrean, ezinbestekoa ez den produkzio oro eteteko deia egin du LAB sindikatuak, besteak beste. Entzun hemen LAB Industria federazioko Gasteizko kide den Igor Chillónek azaldutakoa.  

irakurri gehiago →

Aste honetako Argian irakurgai izango ditugun hainbat edukiren aurrerapena egin dugu Axier Lopez kazetariaren eskutik. Generorik gabeko euskal dantzen aldarriari buruz egindako erreportajea, Hauspotu programari buruzkoa, eta Montserrat Vilarrasari egindako elkarrizketa aurreratu dizkigu aste honetan. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Literaturaz ez gozatzeko aitzakiarik ez dago egunotan. Miren Rico Tolosak hainbat liburu proposamen ekarri dizkigu uhinetara, etxeko apaletan hautsez beterik ditugun klasikoak barne. Twist, Bihotz Handiegia… Entzun hemen gomendioak!  

irakurri gehiago →

“Etxea” doinuz bete

17 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Etxean ordu asko eta asko pasatzen ari gara. Honek aitzakia eman dio Jon Aranburu kolaboratzaileari musika hizpide, honi begirako kolaborazio bat egiteko. Etxea aipatzen den edo etxea kontzeptu gisa darabilten kantuak ekarri ditu uhinetera, Badok.eus-en oinarritutako zerrenda baten bidez. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Hainbat proiektu ari dira zabaltzen egun eta asteotako egoera eramangarriago egin asmoz, besteak beste. Horietako bat da Iñaki Sanz Azkue eta Eñaut Aiartzaguenak martxan jarritakoa. Haurrei, ipuin eta marrazki bidez, naturari buruzko irakaspenak emateko asmoarekin, hain zuzen ere. Irakurmena landu, haurrei marrazteko aitzakia eman…horixe bultzatu nahi dutena, besteak beste. Eñaut Aiartzaguenarekin hitz egin dugu aiptutako […]

irakurri gehiago →

Covid19aren harira sortutako egoera ezengokorraren aurrean, instituzioek bermatzen ez dituzten zaintza beharrak asetzeko hainbat zaintza sare herritar sortu dira Euskal Herriko txoko askotan. Gasteizko Batera zaintza sare herritarreko Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu, auzolana, komunitatea eta autoantolakuntza bultzatu nahi dituen ekimen honen nondik norakoak ezagutu eta zabaltzeko. Entzun hemen!    

irakurri gehiago →

SORMENAREN TARTEA | Shegundo Galarza

13 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Munduan zehar ibili zen pianijole segurar baten berri eman digu Jon Aranburuk. Shegundo Galarzaren ingurukoak ekarri dizkigu, hain zuzen ere. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Hezkuntza eta askatasunaz, Ane Ablanedorekin

13 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Hezkuntza eta askatasuna izan ditu hizpide Ane Ablanedok Txapa irratian, gaiari buruzko hitzaldiak ematen ari baita. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Ostiralero bezala, aste honetako Gaur8an aurkituko ditugun hainbat edukiren aurrerapena egin dugu Xabier Izaga kazetariaren eskutik. Katherine Johnson NASAko emakume beltz matematikaria zenaren inguruko erreportajea, koronabirusaren bueltakoa, sortutako alarma, desinformazioa eta beste jasotzen dituena, eta azkenik, Asier Larrinaga EITBko Euskara Zerbitzuko buruari egindako elkarrizketa aurreratu dizkigu gaurkoan Xabierrek.

irakurri gehiago →

Ipar Euskal Herrira jo dugu irratien tartean. Gure irudi galduak izeneko proiektua ezagutu dugu, Antxeta irratiaren eskutik. Ipar Euskal Herriko film zaharrak berreskuratzea du helburu Gure Irudi galduak izeneko proiektuak eta  Gastibeltza Filmak etxeak koordinatuko duelarik  90. hamarkada baino lehenagoko  film amateurrak berreskuratu nahi dituzte. Maia Muruagak proiektu honi buruz egindakoa erreportajea ekarri dugu.  

irakurri gehiago →