Podcast: Play in new window | Download
Aurtengoan, Agerkarien Tartean, astero izango ditugu ARGIAko lagunak Zebrabidea gurutzatzeko prest. Aste honetako gai nagusiaren berri eman digu Axier Lopezek. Hala dio azpitituluak:
‘Santurtziko udaltzainen esku-hartze bortitzaren ostean hil zen Anderren aita Fernando Saenz eta kasua lantzen ari den abokatuetako bat, Irati Agirre, elkarrizketatu ditugu, urriaren 3ko manifestazioaren atarian. Zer gertatu zen ekainaren 22an eta hurrengo egunetan? Zein irregulartasun atzeman daitezke Santurtziko Udaltzaingoaren aldetik? Zein izan da udalaren eta hedabideen rola? Zer esan dezakegu taser pistolez eta inpunitate polizialaz? Auzi horiez eta bestez hitz egin dugu haiekin’.






























