Zebrabidea

Eguneroko magazina. Arratsaldeko 16:00etatik 18:ooetara.
Kolaboratzaile sare zabalak lagunduta, askotariko gaiak jorratzen dira bertan.
Arrosa Irrati Sareak ekoizten du.

Salbuespen egoera honek arazo asko ekarri ditu eta, beste arloetan bezala, arlo juridikoan ere babestuak egoteko laguntza eskaini du Askatasun Kolektiboetarako Abokatuak (AKAB) kolektiboak. Aratz Estonbarekin hitz egin dugu eta egun hauetan ezagutu dituzten arazoez eta konponbide ezberdinez aritu zaigu. Lan harremanak, etxebizitza, errepresioa eta beste kontu batzuk azaldu dizkigu Estonbak. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.

irakurri gehiago →

Hibai Arbidek Greziako egoeraren berri eman digu hilabeteroko kolaborazioan. Grezian infekzioak izandako bilakaera azaldu digu, eta gobernuak hartutako neurriak. Grezian 40 hildako eta 1000 kutsatu inguru daude, eta herritarrak konfinatuta. Lesboseko Morian eta beste errefuxiatu zelaietan dauzkaten arazoak eta muga berriak kontatu dizkigu Arbidek. Hemen entzungai.

irakurri gehiago →

Gaur, ezinbestean, Covid-19aren krisia eta ondorioak izan ditugu hizpide solasaldian. Erpin ezberdinetatik ikusten saiatu gara, Jonbe Agirre eta Andoni Olariagaren laguntzaz. Hemen entzungai.

irakurri gehiago →

Antzara eguna izenburuaz plazaratu du Txalaparta argitaletxeak. GAL-ek eraildako Santi Brouard medikuaren baina baita ildo askotako aktibistaren bizitza, Adur Larrea eta Harkaitz Canoren eskutik. Pediatra, HASI alderdiko kidea, Bilboko alkateordea, euskaltzalea, eta abarren izaeran zentratu nahi izan dute obra Canonek eta Larreak. Bere erailketak Euskal Herrian eragin zuen zirrara ezaguna da, baita haren ekinbideak zeintzuk […]

irakurri gehiago →

SORMENAREN TARTEA | Kanta paseoa

31 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Etxetik ezin gara irten paseatzeko, baina oraingo honetan Jon Aranburuk kanta paseo bat proposatu digu, Oskorritik hasi eta Joseba B. Lenoir arte. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Arabako erresidentzietako egoera ezagutu dugu. Aurretik egoera latzean bazeuden ere, ELAk Arabako Foru Aldundiari norbera babesteko ekipamenduen hornidurarik eza konpondu dezan eskatu dio,eta hainbat neurri har ditzan. Egoera orokorraren eta egungo egoeran okertu diren baldintzen berri eman digu ELA sindikatuko Ane Bilbaok.

irakurri gehiago →

Adi Usltelkeriaren aurkako Elkarteko Unai Mendizabalen kolaborazioa izango dugu. Gaurkoan, errege ohiaren ustelekeriaz aritu zaigu. Duela bi aste egungo espainiar erregeak krisi global hau baliatuta bere aitaren herentziari uko egitearen zergatiak azaldu ditu, batetik. Suitzako fiskaltza ikertzen ari denaren berri ere eman digu. Afera hau zertan geratu daitekeen hausnartzen amaitu dugu kolaborazioa. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Asko dira larrialdi egoera honen aurrean hartutako neurriek sortutako gatazkak. Hezkuntzan ere izan du eragina: oposaketak, selektibitatea, ordezkapenak… hainbat dira aldaketak nabaritu dituzten arloak. LAB sindikatuak hainbat salaketa eta eskaera egin ditu, eta horien inguruan aritu gara Jokin Zubiriarekin. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Aldarrikapenak egiteko momentua ere izaten ari da konfinamendua. Beste modu batean egindakoak, ordea, etxetik, hain zuzen ere. Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Liga aurkeztu dute. Apirilaren lehenengo bi asteetan gauzatuko den online txapelketa honen bitartez euskal bideo-jokozaleen komunitateak euskal kirolariak eta euskal selekzioak aldarrikatuko ditu etxetik. Gaur da izen emateko azken eguna, […]

irakurri gehiago →

Egungo egoerak eragin asko izan ditu eremu askotan. Horietako bat ingurumena da, natura eta gure ingurunean eragina nabaritu baita hartutako hainbat neurriren ondorioz. Mikel Oterok azaldu ditu jazotako aldaketak. Entzun hemen!

irakurri gehiago →