Podcast: Play in new window | Download
Gaur, urriaren 8an, Emakume Ijituen Eguna ospatzen da. Egun honek emakume ijituen ahotsa, presentzia eta eskubideak erdigunean jartzeko balio du, baina baita oraindik ere haiengan eragina duten aurreiritziez, diskriminazioaz eta estereotipoez hitz egiteko ere.
Izan ere, ijitu izateak zer esan nahi duen askotan kanpotik eraikitako irudien bidez azaltzen da, eta are gehiago emakume ijituen kasuan. Horren aurrean, emakume ijituen ahotsa bera entzutea ezinbestekoa da. Eta ildo horretatik segika, gaurkoan Zebrabidean izan dugu Palmira Dual, Kera elkarteko kidea.






























