Zebrabidea

Eguneroko magazina. Arratsaldeko 16:00etatik 18:ooetara.
Kolaboratzaile sare zabalak lagunduta, askotariko gaiak jorratzen dira bertan.
Arrosa Irrati Sareak ekoizten du.

Garikoitz Goikoetxea Berriako kazetariarekin batera, azken asteotan hezkuntzaren bueltan izandako albisteen errepasoa egin eta hausnarketarako tartea zabaldu dugu.  

irakurri gehiago →

Estitxu Eizagirre Argiako zuzendaria batu zaigu gaur Zebrabidera, aste honetako aldizkariko gaienn aurrerapena egitera. Azalera eraman duten prostituzioari buruzko erreportajea, asteko pertsonaiatzat elkarrizketatu duten Oskar Estanga eta Argia egunean Asier Blas eta Iñaki Antiguedadekin Euskal Herriko independentziaz egindako mahai ingurua nabarmendu ditu.

irakurri gehiago →

Irulegi Irratiko esatari Jojo Bidart batu zaigu gaurkoan Zebrabidera, eta hainbat gai jorratu ditugu berarekin: IK Iparretarrak talde armatuaren dokumentalaz, Udalbiltzak Uztaritzen egindako batzar orokorra, zein Euskara Urtaroa eta Aldudeko ate irekiak kutlur ekitaldiez hitz egin digu.

irakurri gehiago →
no image

Geuria hedabide berria sortu dute Hego Uriben

6 urria, 2014 | 0 Komentarioak

Euskarazko informazioaren beharra asetu asmoz, Hego Uriben hedabide herrikoi berria jarri dute martxan: Geuria. Bertako zuzendari Jon Villapunen ahotik jaso dugu aldizkari eta atari digitalaz osatutako komunikabidearen berri, Zebrabidean.

irakurri gehiago →
no image

Antzerki kontuak EHAZEko Itziar Eliasen ahotik

6 urria, 2014 | 0 Komentarioak

EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasekin hitz egin dugu aurtengo lehen Zebrabidean, eta EHAZE zer den azaltzeaz gain, Happy End obrari buruzko kontuak ekarri dizkigu.

irakurri gehiago →

Egunotan Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 28 gazte independentistetako hiruren tortura testigantzak jaso ditu Naiz.eus hedabideak bideo batean. Horietako biren hitzei egin diegu lekua aurtengo lehen Zebrabidean.

irakurri gehiago →

Auzolanean eta jende askoren borondatetik abian jarritako Kimutx egitasmoko kideek, haur eta nerabeentzako euskal mitologian oinarritutako produktuak ekoizten dituztenek, haur gorrentzako Zeinutx ipuin bilduma kaleratu berri dute. Azaroaren 30ean egingo dute jendaurreko aurkezpena, eta bilduma horren inguruko azalpenak eman dizkigu Ane Elordik, egitasmoaren sortzaileetako batek.

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Saioa Iraolaren ahotik jaso dugu azken Bilgune Kontari landu dituzten gai nabarmenen berri, Zebrabidean: abortu legearen erreforma bertan behera geratu izanaren inguruko irakurketa, eta Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 28 gazteen tortura salaketak izan ditugu hizpide. Horrez gain, urriaren 10etik 12ra bitartean Donostian izango den Emakumeen Mundu Martxaren Europako […]

irakurri gehiago →

Gure Irratiako Ihintza Arrietaren ahotik jaso dugu Zebrabideako aurtengo lehen saioan Uztaritze eta inguruko berri. Euskara ikasteko dituzten laguntza eta oztopoen inguruko albisteak ekarri dizkgu Arrietak.

irakurri gehiago →