IRRATIEN TARTEA: Oarsoaldeko albisteak, Oiartzun irratiari eta Oarso-Bidasoako Hitzari esker

Published On 16 urtarrila, 2017 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Oiartzungo futbol taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen atzo eguerdian. Gainera, Lehen Mailara bueltatu zenetik, etxetik kanpo lortutako aurreneko garaipena izan zen Bartzelonako Dani Jarque futbol hirian. Historikotzat jotako garaipen horri buruzkoak eta Oarsoaldeko beste hainbat kontu ekarri ditugu gaurko irratien tartera, Oiartzun irratiko esatari Alazne Etxeberriak Oarso-Bidasoako Hitzako Urko Etxebesterekin hitz egin baitu euren eskualdeko albisteen inguruan.

Comments are closed.