Zebrabidea

Eguneroko magazina. Arratsaldeko 16:00etatik 18:ooetara.
Kolaboratzaile sare zabalak lagunduta, askotariko gaiak jorratzen dira bertan.
Arrosa Irrati Sareak ekoizten du.

no image

Nekazari gazteen topaketa Gernikako Astran

15 urria, 2014 | 0 Komentarioak

Bilbo Hiria irratikoek Bizkaiko EHNE-ko Unai Arangurenekin hitz egin dute ostiral honetan Astran egingo dituzten nekazari gazteen topaketaren inguruan.

irakurri gehiago →

Komunikazioaren txokora Berriako kazetari Urtzi Urkizu batu zaigu gaurkoan, eta kontu mordoa jorratu ditugu berarekin: Egunkaria auziaren behin betiko amaiera; Cannesko Mipcom azoka Basque Audiovisual markarekin hamar euskal ekoizpen etxe egongo direla, bihar izendatuko dutela RTVEko presidente Jose Antonio Sanchez; Bergarako Txapa irratiak 30. urteurrena ospatzeko 30 orduko maratoia egingo duela asteburuan; Jon Plazola aktoreareak […]

irakurri gehiago →

Amanda Ruizi eta Xabi Sagastari egin die Halabedi irratiko Iker Leturiondok gaurko elkarrizketa nagusia, Martxoak 3 Elkarteak bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleentzat egindako unitate didaktikoaren harira.

irakurri gehiago →

Atzo jakin genuen Egunkaria auzia behin betiko amaitu zela, oraindik auzitan zegoen pieza ekonomikoa itxita. Gaurkoan horren bueltako balorazioei egun diegu tartea eguneko adierazpenetan: Begoña Zubelzu eta Iñaki Uria auzipetuen esanak, eta Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariarenak bildu ditugu.

irakurri gehiago →

Aste honetako Argia aldizkarian landu dituzten gaien aurrerapena egin digu Estitxu Eizagirrek gaurko saioan: Berri Txarrak musika taldeko Gorka Urbizuri eginiko elkarrizketa; 100.000 sinadura aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean frackinga debekatzeko herri ekimen legegilea martxan jartzeko, eta Legebiltzarreko alderdi bakoitzaren jarrera biltzen duen erreportajea; eta Lix Lopez maiari eginiko elkarrizketa.

irakurri gehiago →

Irulegi Irratiko esatari Jojo Bidart batu zaigu gaurkoan Zebrabidera, eta hainbat gai jorratu ditugu berarekin: Aldudeko ate irekiak kutlur ekitaldiaren errepasoa egin digu, Barkoxeko ardi aldiaz ere aritu zaigu, Seaskak azaroaren 8rako Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren alde deitu duen manifestazioaz, eta beste hainbat kontu ere jorratu ditu Bidartek.

irakurri gehiago →
no image

Monika Mena Usansoloko desanexioaren galdeketaz

14 urria, 2014 | 0 Komentarioak

Azaroaren 23rako antolatu dute Usansolo Galdakaotik desanexionatu eta Bizkaiko 113. udalerri bilakatzeko galdeketa. Usansolo Herria plataformako Monika Menak jasotzen ari diren babesarekin pozik, eta oso “baikor” daudela adierazi du.

irakurri gehiago →

Gizarte eta ekonomia gaiei buruzko tartean, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaola izan da gaur Zebrabidean. Aurtengo udan turismoak gurean utzitako datuak eta horrek duen eragina aztertu ditugu berarekin.

irakurri gehiago →

Gabriel Aresti poeta ezaguna jaio zela 81 urte bete dira gaur. Urtemugaren harira antolatutako ekintzez egin ditoe elkarrizketa Bilbo Hiria irratiko lagunek Xabier Monasteriori.

irakurri gehiago →
no image

EGUNEKO ADIERAZPENAK: Artur Masen proposamena

14 urria, 2014 | 0 Komentarioak

Kataluniako azaroaren 9ko kontsulta medio, Artur Mas Generalitateko presidenteak eginiko proposamenak ekarri duen sokari egin diogu tartea gaurko adierazpenetan. Mas beraren, Espainiako presidente Mariano Rajoyren, Aitor Esteban eta Josu Erkoreka jeltzaleen eta Amaiurko Xabier Mikel Errekondoren esanak entzun ditugu.

irakurri gehiago →