Amelia Barquin: “Kanpainak baino eraginkorragoa da gazteentzako telesailetan aniztasuna agertzea”

Published On 13 urtarrila, 2017 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Amelia Barquinek miresten du ETB1eko Go!azen telesaila, itxura batean horren baliabide gutxirekin egindako telesail batentzat. Eta funtzionatu egiten duela ere iruditzen zaio. Barquinen iloba ostiraletan korrika joaten omen da etxera ebatzi gabeko maitasun tentsioaren hurrengo urratsa ikustera eta abestiak entzutera. 21:00etan txintxo-txintxo esertzen omen da telebistaren aurrean. Eta Barquin pozez txoratzen, nerabeak euskarazko kultur produktu bat boluntarioki kontsumitu nahi duelako. Baina haren blogean idatzi duenez, Barquinek nahiago luke telesailak gizartean dagoen aniztasuna islatuko balu. Blogean idatzitako horiek hitzez azaldu dizkie Bergarako Txapa irrati libreko lagunei.

Comments are closed.