Zebrabidea

Eguneroko magazina. Arratsaldeko 16:00etatik 18:ooetara.
Kolaboratzaile sare zabalak lagunduta, askotariko gaiak jorratzen dira bertan.
Arrosa Irrati Sareak ekoizten du.

Otsaileko azken saioa umorez amaitzeko, Oiartzun irratiko Mirari Martiarena batu zaigu, eta hausnarketarako baliatzen duen Mirarikeria tartean murgildu gaitu. Gaurkoan, Argia sariez, Zebrabidean zozketatzeko genituen sarreren bueltan jasan duen soborno ahaleginaz, zein beste hainbat jenderi helarazi nahi zizkion mezuez hitz egin digu.

irakurri gehiago →

Ostiralero literaturari zabaltzen diogun tartetxora Garoa kultur laborategiko Imanol Agirre batu zaigu gaur, eta liburu dendariek kontuan izan beharreko hamar mandamentuen berri eman digu; horrez gain, Pasazaite argitaletxearen Hamar liburua gomendatu digu.

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Amagoia Mujika astekariko arduradunarekin. Joan den astean Basaurin izandako jardunaldi batzuen harira, Palestinako emakume feministen erresistentziaren inguruko erreportajea; euskalgintzako eragileek biharko Donostian deitu duten manifestazioaren bueltan, euskararen normalizazioak dituen oztopoak; Martxoak 3 elkarteak hezkuntzarako sortutako unitate didaktikoa; Ainara Azpiazu Axpi eta Dani Fano komikigileekin […]

irakurri gehiago →

Ostirala izanik, astero bezalaxe kultur kontuei begira jarri gara irratien tartean. Gaur, Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak bihar arte Angelun ikusgai egongo den Mikel Laboa gertutik erakusketaren inguruko erreportajea egin baitigu.

irakurri gehiago →
no image

‘Munduko musika’, Beñardo Goietxeren eskutik

26 otsaila, 2015 | 0 Komentarioak

Ostegunero bezalaxe, sormenari egin diogu tartea gaur ere, eta Halabedi irratiko esatari Jon Aranbururekin bat egin dugu horretarako. Beñardo Goietxe musika kolaboratzailearen eskutik, “munduko musika” deritzon estiloko abestiez gozatzeko parada izan dugu.

irakurri gehiago →

Gurean ezagun egin den Errigora dinamikakoek Nafarroa hegoaldeko olioa erosi eta bertako ekoizleei zein euskarari laguntzeko dinamika abiatu dute, Eskutik eskura lelopean. Otsailaren 20an zabaldu zen olio botilak eskuratzeko epea, eta martxoaren 4ra arte egongo da aukera. Dinamikaren berri gertuagotik jakiteko asmoz, Errigorako kide Peru Aranbururekin hitz egin dugu Zebrabidean.

irakurri gehiago →

Urteak pasatu ahala, abiadura handiko treneko Euskal Y-aren izaera, datuak eta justifikazioa aldatzen ari da. Kostua, ezaugarriak eta azpiegiturak lortuko lituzkeen tokiak, esate baterako, aldatu dira proiektua egin zenetik hona. Zenbaitek aldaketa horiek onartzen dihardute asteotan hedabideetan, baina badirudi egitasmoa bukaerara arte eraman nahi dutela. Horren inguruan hausnartu dugu gaurko tertulian  Ikoitz Arrese eta Amaia […]

irakurri gehiago →

Irratien tartean, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monforten eskutik, bidaia informatibo txiki bat egin dugu Bizkaian zehar: hasteko, Bilboko goizeko udalbatzaz hitz egin du EH Bilduko zinegotzi Aitziber Ibaibarriagarekin. Jarraitzeko Barakaldoko Oiola urtegian behin eta berriz agertu den lindanoaren aferaz aritu da Gotzon Hermosillarekin. Arratia 50 urte tranbia barik erakusketaren ingurukoak Jon Urutxurturekin jorratu ditu. […]

irakurri gehiago →

Gaurko saioan, Bergarako Txapa irrati libreko lagunek Collage saioan eginiko elkarrizketa bat izan dugu entzungai. Beste ekonomia eredu bat sustatzeko helburuz, Azoka txikia dute abian Bergaran, eta horren inguruan Irene Santamariarekin izandako solasaldiari egin diogu lekua.

irakurri gehiago →

Hiru astez behin egiten duenez, komunikazio kontuei buruz aritzera batu zaigu gaur Xabier Landabidea kolaboratzailea. Arrosa irrati sareak martxoaren 7rako antolatutako jardunaldietan izango diren tailerren harira, irratigintzarako software libreez zein Airtime programaz hitz egin digu.

irakurri gehiago →