IRRATIEN TARTEA: Finlandiako hezkuntza ezagutzeko Bizilorekoen bidaiaren berri, Txapatik

Hezkuntza sistemaren egokitasuna hizpide hartzen dugunean, sarri izaten dugu Finlandiara erreparatu eta hangoa eredu gisa hartzeko ohitura. Ba horri buruzkoak ekarri ditugu gaurko irratien tartera. Izan ere, Bizilore eskola alternatiboko zenbait lagunek Finlandiara bidaia egin dute hango hezkuntza sistema bertatik bertara ezagutzeko. Eta horren berri eman die Biziloreko bidelagun Idoia Larrañagak Bergarako Txapa irrati libreko lagunei.

Hurrengo podcasta

Aste honetako 'Argia': AHTren prekarietatea, Fermin Paularena eta Azpeitiko hitanoa

az. Mai 10 , 2017