TERTULIA: ehuntze demokratikoa, herri galdeketa konkretuetatik harago

Published On 9 maiatza, 2017 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

2014ko apiriletik orain arte, 142 udalerritan egin dituzte Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko galdeketa ez ofizialak, eta datorren ekainaren 18an beste 24tan izango dira. 142 kontsulta horietan, 549.000 lagunetik 146,500ek eman dute botoa, eta, batez beste, parte hartzea %26,69koa izan da. Baina galdeketen ariketa konkretutik harago, zer nolako eragina du herriz herriko joera horrek? Horri erantzuteko ahalegina egin dugu tertulian, Miren Azkarate eta Aitor Kaltzakortarekin.

Comments are closed.