Zebrabidea

Eguneroko magazina. Arratsaldeko 16:00etatik 18:ooetara.
Kolaboratzaile sare zabalak lagunduta, askotariko gaiak jorratzen dira bertan.
Arrosa Irrati Sareak ekoizten du.

Txapa irratiko lagunen ekarpen bati egin diogu lekua gaurko saioan. Gurasoak irratsaioan Amelia Barquinekin intersexualitateaz izandako solasaldia izan dugu entzungai.

irakurri gehiago →

Ostiraleroko literaturaren inguruko tartera 111 Akademiako koordinatzaile Amaia Goikoetxea batu zaigu gaur. Mikel Peruarenaren Su zelaiak eta Unai Iturriagaren zein Alex Sanviren Haur besoetakoa. Litxarrerien jauna liburuez, eta irakurleek horien inguruan bidali dizkieten iritziez aritu zaigu.

irakurri gehiago →

Hamabostero bezalaxe, gaurkotasunaren errepaso kritikoa egin digu Mikel Elorzak. Euskararen normalizazioaren aurkako oztopoak; zigor kodearen aldaketan popularrek eta sozialistek lortu duten adostasuna; eta nazioarteko Estatu Islamikoaren, Greziaren zein Ukrainaren ingurukoak jorratu ditu.

irakurri gehiago →

Erabakitzeko eskubideaz eta Euskal Estatuaren sorreraz hainbeste hitz egiten den une honetan, hitz egin al da estatu berri horretan, emakume eta gizonek izan luketen tokiaz? Ezberdintasunean oinarritutako genero-sistemari aurre egingo al dio Euskal Estatuak? Ezer gutxi hitz egin da honi buruz, baina, ba al dago, Euskal Estatua eraikitzerik, feminismotik landu gabe? Jule Goikoetxeak, Idurre Eskisabelek […]

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariak ekarriko dituen kontuak aurreratu ditugu gaur ere. Horretarako, Oihana Llorente kazetaria batu zaigu saiora, eta honako gaiak nabarmendu dizkigu: euskal errepresaliatu politikoen aldeko ekintza ikusgarriez egin duten erreportajea; UNICEFek munduko haurren alde abiatutako kanpaina erraldoia; boxeoa integrazio bide modura baliatzen duen talde bat; eta Juan Antonio Urbeltzi inauterien inguruan egindako […]

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartean, kultur eskaintzari begira jarri gara, eta Antxeta irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, gaur Itsasun ikusgai izango den Zelda dantza ikuskizunaren berri izan dugu. Horrez gain, Bizkaiko hiriburuko inauterien berri ere izan dugu, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Liher Barrantes Algara konpartsako eta jai batzordeko kideari egindako elkarrizketari esker.

irakurri gehiago →

Txapa irratiko lagunen ekarpen bati egin diogu lekua gaurko Zebrabidean. Bertako Gurasoak saioan, Amaia Agirianori elkarrizketa egin baitiote adimen gaitasun handia duten haurren inguruan.

irakurri gehiago →

Osteguneroko kultur sormenari buruzko tartean, musika kontuak izan ditugu gaurko saioan. Horretarako, Halabedi irratiko estudiora jo dugu, eta Jon Aranburu esatariak eta Ibon Rodrigez musika kolaboratzaileak Ben Watt musikariaren ingurukoak kontatu eta bere zenbait kanta proposatu dizkigute.

irakurri gehiago →

Hurbilpen bat Tolosaldeko gazteek hitanoari buruz duten pertzepzio, diskurtso eta praktikara ikerketa egin du Josu Ozaita baliarraindarrak. Haren hitzetan, transmisiorik ezaren eraginez galdu egin da hitanoaren prestigioa; eta Tolosaldean indarra eta presentzia badu ere, gazteek oso eremu zehatzetan soilik erabiltzen dute. Euskalgintzako erakundeek sustatu beharko luketela iruditzen zaio.

irakurri gehiago →

Gauzen inguruan geroz eta informazio gehaigo dugun honetan, amatasunaren inguruan ere hainbat korronte daudela esan dezakegu. Adibidez, ama izateak emakumearen askatasuna mugatzen duela diotenak egon daitezke mutur batean; eta ama izatea bizitzako esperientzia dela eta haurrarekiko lotura ia magikoa dela diotenak bestean. Erdibiderik ba ote dago? Ama izan edo ez, izatekotan nola… erabaki askeak ote […]

irakurri gehiago →