Gaurko Soinugela ostiralean, azaroaren 13an argitaratuko da, eta bezperan, hilaren 12an, 81 urte beteko ditu Neil Young-ek. Irailaren 18an merkaturatu zen Neil Young & The Chrome Hearts taldearen Second Song grabazio berri eta sendoa. Young-en 50. estudioko grabazioa da Second Song with the Chrome Hearts bilduma. Bertan, albumari gaia eta izena damaion Second Song abestia 11 minutuko kantu epikoa da, bizitzaren iragateaz, zahartzeaz, giza konexioez eta musikan aringarria aurkitzeaz diharduena. Bildumako zazpi kantuok entzun ditugu gaur, 42 minutuz, inoiz egin ez dutun moduan, disko oso bat.
Deskargatu hemen.
Kantuen zerrenda:
• 1. The Foggy Edge of Time
• 2. Day After Day
• 3. Earth Girl
• 4. Second Song
• 5. Casting Me Away from You
• 6. Soon I Might Be Going
• 7. I’ll Love You Forever
The post SOINUGELA: Goi mailako disko berri batekin dator Neil Young first appeared on Bilbo Hiria irratia.





























