SOINUGELA: Kubako rumba, Buckwheat Zydeco, Oskorri eta Bob Dylan

Gaurko saioari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua, 1994an Minnessotako The Jayhawks taldearen Tomorrow the greeen grass diskoan agertu zen Blue kantua izan da.

Duela gutxi UNESCOk Kubako rumba Gizadiaren ondare ezmaterial izendatu du. Hori aitzakia hartuta, Muñequitos de Matanzas, Clave y Guaguanco eta Monguito Santamaríaren kantuak entzun ditugu, besteak beste.

Jarraian, berriki hil diren Andren Love tronpeta jolearen eta Buckwheat Zydeco, Lousianako erara jotzen zuen soinujolearen kantuak entzun ditugu. Horrez gain, Oskorriren despedidiaz hitz egin dugu eta, bukatzeko, Hertzainak, Bob Dylan, Neil Young, Txuma Murugarren, Muguruza eta Ruper Ordorikaren kantuak izan ditugu gurean.

Hurrengo podcasta

PIPERPOLIS: Castillo Suarez idazlea eta Txuma Murugarren musikariarekin solasean

az. Abe 28 , 2016