SOINUGELA: Chuck Berry, Rock’n’rollaren gotzaina, Dan Auerbach, Balerdi Balerdi #PedroEliasIgartua

Ez da egia Balerdi Balerdikoek fan fanatiko bakarra dutenik. Gutxienez bi gara, eta Soinugelan hasieratik nafarrak ezin gustukoago izan ditugu. Horregatik poztu gara hainbeste euren lan berriarekin. Diskoak Galtzen ikasteko metodoa du izena eta, noski, Gor diskoetxeak argitaratu du. Gainera, bertan gure kuttun bat, Berako Petti, taldean sartu da lan berri gozo honetarako. Entzun ditugun kantuak: Galtzen ikasteko metodoa, Iruña motor city, Hiru anaiak, Netzahualkoiotlen hitzak, Gu eta ni, Itsasaldean, Fan Fan oso fan.

Iragan martxoaren 18an, rock’n’rollaren gotzain gorena, hots, Chuck Berry, joan zitzaigun Missouriko Wentzville hirian. Inork ez zituen riff eta hitz hain perfektuak sortu rock’n’rollaren doinuentzat. Nahiz eta 90 urte izan, etxean bertan grabatu zuen azkenengo lan bat, CHUCK izenekoa, oraintxe kaleratu dutena. Disko horretatik kantu batzuk entzun ditugu: Wonderful Woman, Big Boys, 3/4 Time (Enchiladas), Lady B. Goode, She Still Loves You, Jamaica Moon eta Dutchman.

Black Keys bikoteko kide Dan Auerbach-ek grabaketa berria kaleratu du, Waiting on a Song izenburukoa. Bere eremua blues, country eta rock’n’rollaren espaloietan kokatzen da. Nashvillen grabaturiko kantu berri batzuk entzun ditugu gaurko saioan: Waiting on a Song (John Prinerekin grabatua), Malibu Man, Livin’ in Sin, Shine on Me eta King of a One Horse Town.

Hurrengo podcasta

BERBAZ: Othman Alfredo aldaketari begira

og. Uzt 13 , 2017