SOINUGELA: Radiohead-en “KID A” eta iturriak, Kris Kristofferson-en kantutegia, Olatz Salvador

Radiohead taldearen laugarren bilduma, Kid A izenekoa, izugarrizko aurrerapausoa izan zen. Musika elektronikoa egiteko gogoa zuten eta 15 hilabete ibili ziren jazz, krantrode eta Brian Enorenen moduko soinuak entzuten, eta euren lana ekoizten. 20 urte pasatu dira eta bai Radioheaden kantuak baita grabazio hartan eraginkorrak izan zirenak aukeratu ditugu: Idioteque (Radiohead), Freedom (Charles Mingus), Everything in its Right Place (Radiohead), Atmosphere (Armonia+Eno), National Anthem (Radiohead), Everywhere All Over (Lali Puna), How to Dissappear Completely (Radiohead) eta The Thief (Can).

Kris Kristofferson 1936an jaio zen, beraz, 30 urte zituen Nashvillera iritsi zenean. Aurretik denetarik egin zuen, baina musika munduan sartu zirenean, Dylanek zioen moduan, country kantagintza hankaz gora jarri zuen. Gerora hainbat filmetan agertuta, aktore ospetsua bilakatu zen. Kantari moduan pare bat dozena disko grabatu ditu baina, kantari arrunta izanik ere, kantugile bikaina izan da. Aurten Ingalaterrako ACE diskoetxeak For the Good Times bilduma kaleratu du, Kristoffersonen 23 kanturen bertsioekin. Bertatik eta bestetik entzun ditugu: Help Me Make It Through The Night (Sammi Smith), Help Me Make It Through The Night (Kris eta Rita, 1972), Sunday Morning Coming Down (Bobby Osborne & The Rocky Top X-press), Me And Bobby McGee (Roger Miller), If You Don’t Like Hank Williams (Hank Williams J), To Beat The Devil (Waylon Jennings, 1972), The Silver Tongued Devil and I (K. Krisfofferson, 1971), The Junkie And The Juicehead (Minus Me) (Johnny Cash, 1974), Here Comes That Rainbow Again (Jerry Lee Lewis & Shelby Lynne, 2014), Rock And Roll Time (Roger McGuinn, 1976), Loving Her Was Easier (Lloyd Charmers, 1973) For The Good Times (Isaac Hayes, 1971).

Olatz Salvador musikari familia batean hazi zen (aita Eduardo Salvador baxu jolea eta osaba Iñaki Salvador piano jolea), Donostiar kantari-kantugile honen bigarren bilduma Aho uhal izenekotik kantu batz entzun dugu: Ahots hari (hitzak Alaia Martinenak).

Deskargatu hemen.

 

The post SOINUGELA: Radiohead-en “KID A” eta iturriak, Kris Kristofferson-en kantutegia, Olatz Salvador first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Bidasoa Attak! Ipar Europatik bidaiatxo interesgarri bat.

lr. Api 3 , 2021