SOINUGELA: David Byrne eta Brian Eno, Elvis Costello, Joachim Cooder eta Uncle Dave Macon, Afel Bocoum, Delano Stewart

Pasa den hilabetean saio berezi bat egin genuen Ingalaterrako Brian Eno musikari eta produktoreari buruz. Gaur saio hoartan entzun ez genituen kantu batzuk berreskuratu ditugu, David Byrne eta Enoren elkarlanaren ostekoak: Help Me Somebody (My Life In The Bush Of Ghosts, 1981, New Orleanseko Reverend Mortonen sampleekin), Moonlight in Glory (My Life In The Bush Of Ghosts, 1981, Georgiako The Movie Star Hall Singers-en sampleekin). 27 urte geroago, Byrne eta Eno berriro elkartu ziren Everything That Happens Will Happen Today bilduma grabatzeko. Bertatik hiru kanta entzun ditugu: One Fine Day, Life Is Long eta Strange Overtones.

Pasa den martxoan Elvis Costello and The Imposters tadea Ingalaterrako bira batean zebilen pandemiak jo zuenean. Berehala abiatu ziren Kanadako Vancouverrera non bere familia, Diana Krall eta bere seme bikiak bizi diren. Bertan, kantu berriak grabatu zituen. Udazkenean Costelloren bilduma berria dugu kalean, 31.a, Hey Clockface izenburupean. Bertatik entzun ditugu: No Flag, We Are All Cowards Now, Newspaper Pane eta Radio is Everything.

Maliko basamortura joan gara ondoren, Afel Bocoum afrikar bluesmanaren bila. Aspalditik grabatu barik egon ondoren, Bamakoko estudioetan berriro grabatu zuen iaz. Lindé izeneko bilduma Ingalaterrako World Circuit diskoetxerako ekarri digu aurten. Bertatik entzun ditugu: Djougal, Penda Djiga, Bombolo Liilo eta Avion.

1970ean, Delano Stewart jamaikarrak LP arrakastatsu bat argitaratu zuen, Stay a Little Bit Longer grabazioarekin. Gaur kantu bi entzun ditugu disko hartatik: Stay a Little Bit Longer eta That’s Life.

Azkenean Joachim Cooder-ek disko bat grabatu du bere izenpean, Ry Cooder aita bakarrik laguntzaile izanik. Over that Road I am Bound. Country jotzaileen aitzindaria izan zen Uncle Dave Macon-i gorazarre egin dio disko honekin. Guk konparatu nahi izan ditugu duela 100 urte grabatu ziren jatorrizkoak eta oraingoak, eta ariketa hori egin dugu abesti hauekin: Over that Road I’m Bound, When Ruben Comes To Town eta Molly Married A Traveling Man.

Deskargatu hemen.

 

 

Hurrengo podcasta

Beranduegi 13: Belarriprest transgenikoak

og. Abe 3 , 2020