SOINUGELA: Tatxers, Fred Dellar, Kiko Veneno, Muscle Soals-en r’n’r’ The Black Keys

Tatxers naparrak dira, Iruñerrikoak. Euren musika entzutean, 45 urte gazteago nintzela, Hertzainak eta Zarama taldeak entzutean eragin zidaten zirrara berriro sentitu dut. Punk-a, gitarra gozoak eta doinu ederrak dira euren kantuen ezaugarri nagusiak. 2018an sortu zuten Salinas (baxua eta ahotsa), Ziriza, (gitarra eta ahotsa) eta Soria (bateria) taldekideek. Entzun dizkiegun kantuak: 40 urte, Bidean galduta, Elizak burning, Konbat rock’n’rolla eta Tatxers.

Fred Dellar Ingalaterrako kazetariak 65 urte zeramatzan rock and rollari buruzko informazioa ematen. Maiatzaren 15ean hil zen 90 urte betetzear zela. Hark idatzitako ehunka idatzi irakurri ditut eta asko ikasi dut iturburu horretatik. Haren omenez Louis Armstrong-en kantu bat entzun dugu: West End Blues.

Kiko Venenok, Espainiako kantari-kantu egile ezinbestekoak 2019an Sombrero roto kantu bilduma ekarri zigun. Orain, pandemia garaian, Hambre izeneko bilduma berria grabatu du eta, berriro ere, liluratu gaitu bere kantu perfektuekin. Kikoren disko berri honetatik honako kantuak entzun ditugu: Hambre, Duele, Luna Nueva, Madera eta Gitano Dave, 1975an Happy Trawn amerikarrak egin zuen Gipsy Dave kantuaren bertsio ederra.

Jamaikatik pasatu gara eta Derrick Harriott-ek 1975an argitaratu zituen pare bat kantu entzun ditugu: Brown Baby eta Face Dog.

Alabamako Muscle Shoals herrian, 60ko hamarkadan Fame diskoetxearekin batera, rock eta soul kantuak grabatzeko estudiorik onenetakoa zabaldu zen. 1969an bertako estudioko musikariek independentzia aldarrikatu zuten eta estudio propioa zabaldu zuten, Muscle Shoals-en bertan. Mojo aldizkariak uztailean estudioaren omenezko bilduma kaleratu du eta, gainera, Roger Hawkins bertako bateria jole handia hil da. Entzun ditugun kantuak: Soul Fend (Fame Gang, 1969), Save Me (Wilson Pickett, 1969), You Left the Water Running (Otis Redding, 1968), You Better Move On (Arthur Alexander, 1961), Where the Devil Don’t Stay (Drive By Truckers, 2004), Muscle Shoals Malmo Express (The Swampers, 2018).

Dan Averback eta Patrick Carney, Black Keys izeneko bikotea, aspalditik dabiltza blues tradizioa zabaltzen. Gero beste bide batzuetatik jo zuten baina orain sustraietara bueltatu dira eta Delta Kream bilduma berria aurkeztu digute. Bertatik entzun ditugu: Poor Way a Long Way from Home, Mellow Peaches eta Crawling King Snake.

Deskargatu hemen.

 

 

The post SOINUGELA: Tatxers, Fred Dellar, Kiko Veneno, Muscle Soals-en r’n’r’ The Black Keys first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Topa in Topo #23 Orereta

lr. Uzt 17 , 2021