SOINUGELA: Los Bravos, Jamaikako Lovers Rock, Willis Drummond, David Bowie

Aurreko astean All Roads Lead Home bilduma berritik kantu pare bat entzun genituen. Crazy Horse taldearen partaideak, bakoitzak bere kabuz erregistratutako kantuak batzen dira bertan. Ralph Molina eta Billy Talboten bana entzun genituen eta, aste honetan, beste bi ekarri dizkizuegu handik: You Will Never Know (Nils Lofgren) eta Song of the Seasons (Neil Young).

Los Bravos boskoteak 1966-69 tartean pop-rock (batzuetan kutsu sikodelikoarekin) abesti sorta ederra egin zuen. Askotan Londresen grabatu zituen kantuok, esaterako, entzun dugun Black Is Black, Europa osoan arrakasta lortu zuen kantua. Trapped eta Going Nowhere kantuak ere entzun ditugu. 1968an, garaiko film eskas baterako Bring a Little Lovin’ grabatu zuten eta, kantu ederra izanik, 50 urte geroago Quentin Tarantinok bere Once Upon a Time in Hollywood filmean erabili zuen.

Lovers rock, 50eko hamarkadan reggae erromantikoa gehienbat emakumeek grabatutako abestiekin eraiki zen. Symphonies of Love CD bikoitz berrian garaiko bi kantariren abestiekin osatu da. Entzun ditugu, batetik, The Woman in Me, the First Cut Is the Deepest, Angel of the Morning eta Symphony of Love (Barbara Jones) eta, bestetik, That Wonderful Sound eta I Cried a Tear (Doreen Shaffer).

Baionan 2007an sortutako taldea dugu Willis Drummond. Hasieran Bidehuts diskoetxean grabatu zuten, baina 2016tik Tabula Rasa Autoprodukzioak kaleratu dituzte. Azkenekoak, 2022koak, Hal ere du izena eta hiru kantu entzun ditzakegu bertan: Mandarina, Bidasoa eta Western Smile.

Aurten David Bowieren bildumarik borobilenetako baten 50. urteurrena dugu, horregatik ekarri dugu Aladdin Sane diskoa Soinugelara, baita ondorengo Pin Ups ere, azken hau bertsioekin osatua. Entzun ditugu: Panic in Detroit, Cracked Actor, The Jean Genie (Aladdin Sane) eta See Emily Play, Friday on My Mind eta Where Have All the Good Times Gone (Pin Ups).

 

Deskargatu hemen.

 

The post SOINUGELA: Los Bravos, Jamaikako Lovers Rock, Willis Drummond, David Bowie first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues: martin rockero (VIII) - tina

og. Mai 25 , 2023