POTTO: Euskal Birusa Elkarteak antolatutako San Martin bertso-jaialdia ERMUAN

Maite dugu, maite, Potto egitea
Biba hankaluzea eta errima progresiboa!
Gaurkoan Ermua bisitatu dugu, eta Euskal Birusa Elkarteak antolatutako San Martin bertso-jaialdia ekarri dugu irratiaren uhinetara, aukeraketa diktatorialean.

Maite Berriozabalen aginduetara, kantuan izan da taulagaineko seikotea: Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Uxue Alberdi, Andoni Egaña eta Beñat Gaztelumendi.
Postrea ere ekarri dugu, entzulearentzako opari berezia: Iruñeko I. Bertsopaper lehiaketaren irabazlea izan den sorta kantatua: Saioa Alkaizak sortutako kontakizuna.

Asier Ibaibarriaga, gure “Presidente” ohiarekin solasean aritzeko parada izan dugu saioaren hasieran.

Datorren astean, dena ondo bidean, bertsoak elkartuko gaitu

Hurrengo podcasta

Beranduegi 10: Gernika koka kola

og. Aza 12 , 2020