POTTO: Bizkaiko Bertsolari txapelketaren udaberriko Elorrio eta Getxoko saioak

Bizkaiko Bertsolari txapelketaren udaberriko Elorrio eta Getxoko saioak aztertu dituzte Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak.Zapatuan Elorrion jokatutako kanporaketa-saioan Ander Elortegi izan zen garaile, Aitor Esteban “Garrote” POTOJORRANkidearen aurretik. Getxon, berriz, saio bikoitza izan zen: goizean, Peio Ormazabal arrigorriagarrak bildu zuen punturik gehien, eta saio horretan, seigarren geratuta ere, lan ederra egin zuen POTTO irratsaioan esatari izan genuen Axier Goñi “suelto” POTOJORRANkideak; eta, arratsaldean, sorpresarik ez zen izan eta Eneko Abasolo “txikitin” izan zen garaile. Arratsaldeko saioan beste POTOJORRANkide bat egon zen taulagainean: bosgarren sailkatutako Mikel Galartza “Coca-colas”.
3 saio horietako POTOJORRANkideon bertsoak entzungai… eta agenda-proposamena

biba Apolo

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues 2018-05-17 - Blues kontuk - Mississippi Bluesin

ol. Mai 18 , 2018