Marina Suarez (Baratza Aretoa): “Gure jarduna arte biziak dira eta ez bada bizi-bizian burutzen, ez da gauza bera”

Published On 3 ekaina, 2020 | By Arrosa | Zebrabidea

Egun bizitzen gauden deseskalada prozesuan Gasteizko Baratza Aretoak hainbat ekitaldi antolatuko ditu. Horren inguruan hitz egiteko, Marina Suarezekin hitz egin dugu.

Covid-19ak sortutako testuingurura egokitu zirela azaldu digu lehenik, internet bidezko ekintzak antolatuz. Hala ere, aurretik bazekiten ere, argi geratu zitzaien horiek ez zirela haiek arte eszenikoak burutzeko erabili nahi zituzten euskarriak eta zuzenekoak zein publikoa aurrean edukitzeak artelanaren atal handi bat betetzen duela.

Deseskalada errespetatuz ekintza desberdinak aurreikusi dituzte, ekainean, gazteei zuzendutako dantza lehiaketa eta scratxe deialdia eginen dituzte eta uztailan, tailer desberdinak: batetik, Espe Lópezen eskutik burutuko dena, eta bertzetik, Idoia Zabaletak gidatuko duena.

 

Comments are closed.