ARGIA AURRERAPENA| Interneten kutsadura, Grup Yorum musika taldea eta lakota hizkuntza

Asteazkenero bezala, aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat eudukiren aurrerapena egin dugu Axier Lopez kazetariaren eskutik. Lehenik, internetek eragiten duen kutsaduraren inguruan Jenofa Berhokoirigoinek idatzitako erreportaiaz mintzatu da, hegazkinen joan-etorriek baino 1,5 aldiz gehiago kutsatzen duela azalduz. Ondotik, Turkian gose greban hil diren musikarien inguruan hitz egin dugu. Akitzeko, hizkuntza gutxituen inguruan aritu gara, Lakota hizkuntza eta herriaren inguruan mintzatuz.

 

 

Hurrengo podcasta

Revolutionary Grooves x 24

az. Eka 3 , 2020