IRRATIEN TARTEA: bozen emaitzak, Enneco Haritzaren batzarra, hondakinak, kirola eta festak

Euskal Herriko beste hainbat eremutako antzera, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan lehen indarra izan da Elkarrekin Ahal Dugu Sakanan ere. Emaitzen errepasoa egin du Beleixe irratiko esatari Maider Beteluk gaurko irratien tartean. Kontu politikoekin segituta, larunbat honetan Etxarri Aranatzen Enneco Haritzak egingo duen lehen batzar orokorra ospatuko dutela aurreratu du. Altsasura jota, bertako udalak bosgarren edukiontzia jartzeari baiezkoa eman diola azaldu du. Kirol arloan, joan den asteburuan izan zen Etxarri Aranazko Triku Trailen errepasoa egin du, batetik, eta igande honetan Iturmendin izango den Emakumezkoen Nafarroako eta Euskadiko Erlojupeko Txapelketa aurreratu du, bestetik. Amaitzeko, asteburu honetan Arruazun, Lizarragabengoan,Unanuan eta Urdiainen ospatuko dituzten sanpedro festez aritu da.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: tortura, agerikoa izan arren ukatu den errealitatea

og. Eka 30 , 2016