BERBAZ: Itziar Foruria, bizitza gozagarri

Published On 30 martxoa, 2020 | By Berbaz BILBO HIRIA IRRATIA | Berbaz

Patxadaz bizi dela ematen du. Guraso gernikarrengandik ngandik gerra ostetxuko Bilbon sortua, mugitua izan da Itziarren bizimodua. Umezaroan (“Erribera kalean sortua eta hantxe bizi gaur egun be”) etxe ondoko Areatza zuen jolastoki. Batxillergoa institutuan, gazte denboran neska-mutilak lagun-taldean (antzerkia, mendi-taldea,…) eta giro sozio-politikoa pil-pilean.

60. hamarkadako bukaeran, zuzenbide ikasketei ekin Deustuan (200 bat lagun artean 5 emakumeetako bat bera), eta laster, askatasunaren aldeko propaganda zabaltzeagatik salaketa eta kartzela ezagutu zuen, isuna ordaintzeari uko egiteagatik. Pakerik izango ez zuela jabetuta, iheslari, lehenik Bartzelonara, ondoren Parisa. Han urteak eta ama izatea,..

Amama ere bada gaur egun. Baina bere tokia zaintzen duena. “Umeak gurasoek hazi behar dituzte. Nik lagundu dezaket, gustura egin ahal dudan heinean,…”. Bizitza gozatzen badaki Itziarrek: Arriaga Antzokira sarri, euskara, Bilbo Kantari, irakurketa taldeak, pilates,… bejondeizula, Itziar!

Kantak:
Zaharra zara, Bilbo (Gari; Jon Maia)
Ihes betea zilegi balitz (Mikel Laboa; Xenpelar)

Comments are closed.