BERBAZ: Julen Villasante, kolore guztietako basoak hedatzen

Txikitan basoan izandako egonaldietan hazi zitzaion Juleni arbolekiko maitasuna eta beti hartzen du plazerra lertxundietan, Irus de Menan kasu.

Bizkaiko Foru Aldundiak 55.000 baso hektarea. Horien kudeaketa egokiaren bitartez kontzientzia aldatu dezakegu eta erakutsi kalitateko egurra ekoitzi dezakegula, tokiko orekari eutsiz. Udaletatik ekin behar zaio ere bai, gizartea eta basoa elkarri lotuz.

Hezkuntza proiektu interesgarriak eman dira Ean, Orduñan, Bakion eta Otxandion, kasu.

Ezagutu behar dugu basoa gehiago. Eta maitatu. Eta hortik, basoa mantentzen eta aberasten
hasiko gara gogotsu.

Naturaren hurbileko basogintza. Badira metodo egokiak. Alemanian, Eslovenian, Suitzan eta beste hainbat tokitan erabiliak.

Basoak itsuki ustiatzen ditugu sarri. Higadura eraginez, lurra eta ekosistema txirotuz eta hortik, ibaien bitartez itsasoetaraino kutsadura eta galera eraginez. Kontrolik gabe dira landare inbaditzaileak ugaltzen, bertako landaretzari bizimodua zailduz,… Gaia nahiko argi ei dago eta borondate kontua dirudi. Mugi ditzagun borondateak.

Arbola bertokoak landatu ditzakegu eta apurka-apurka hartu basotik, %15, hazita dagoenean, egurretarako, gainerako espezieak mantenduz.

Julen buru-belarri gai horretan eta Kolore Guztietako Basoak ekimenean beste hainbat kide fin.

Erreferentziak:

Kolore Guztietako Basoak

Baso ahaztuak (dokumentala)

Kantak:

Udazken koloretan (Benito Lertxundi)

Todo se transforma (Jorge Drexler)

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA | Oarso Bidasoaren berri, Oiartzun irratiaren eskutik

az. Urr 3 , 2018