BERBAZ: Natalie Idoeta, jolasa eta sormena, hazteko giltzak!

Published On 29 urria, 2014 | By Berbaz BILBO HIRIA IRRATIA | Berbaz

trikele

Umetan bai, jolasean murgilduta bete-betean. Hortik kanpoko munduan ibiltzeko zailtasunak,… heztea deitzen dioguna, hein handi batean horretan datza, ekinaren ekinaz jolaserako grina hori bazter dezagun “laguntzen”,…  Gure izatearen muinetik ateratzen,… eta gero lanak berriro ere jolasaren mundu magikoan murgildu ahal izateko! Eta ze sorpresa ederrak orduan,… barruan nuen nik ere, gehiago nahi dut!
Bai, itzalita, estalita dugu askok eta askok jolasteko gaitasuna.
Eta Natalie horretan dabil bete-betean, Trikele proiektuan, laguntzen, gure txikitako umetxoaren dizdira, magia, ausardia berpizten laguntzen du jendea eskaintzen dituen tailerretan-eta, Gestalta, barreterapia, familia-konstelazioak eta bestelako tresna batzuen laguntzaz.
Ze ederra zer nahi duen argi duen norbait aurkitzen dugunean! Ze ederra, bizia=jolasa=lana dena jabetzen garenean!
Kantak:
Lagun bat (Kirmen Uribe errezitatzen, “Zaharregia, txikiegia agian”-en)
Nor naiz ni? (Gorka Urbizu, “Lou Reed mila esker” bilduman)

Erreferentziak
http://trikele.org/
 http://www.namasteyogabilbao.es/
 http://www.fisiobilbao.es/
Tlf: 626.902.898

 

Comments are closed.