Eleder Aurtenetxe

BERBAZ: Itziar Foruria, bizitza gozagarri

30 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Patxadaz bizi dela ematen du. Guraso gernikarrengandik ngandik gerra ostetxuko Bilbon sortua, mugitua izan da Itziarren bizimodua. Umezaroan (“Erribera kalean sortua eta hantxe bizi gaur egun be”) etxe ondoko Areatza zuen jolastoki. Batxillergoa institutuan, gazte denboran neska-mutilak lagun-taldean (antzerkia, mendi-taldea,…) eta giro sozio-politikoa pil-pilean. 60. hamarkadako bukaeran, zuzenbide ikasketei ekin Deustuan (200 bat lagun artean […]

irakurri gehiago →

Njombe Tanzania hego-mendebaldeko mendialdeko hiriburua da, 2000 m ingurutan. Han dabil, ia urtebete jada, Unai, Leire lagunak zabaldutako bideari jarraituta, SHIPO izeneko GKEan lanean. Asko ikasten ari da, gainera, oinarrizko beharrizanei erantzuteko makina eta mekanismo sinpleak asmatzen eta sortzen luzaroko esperientzia dutenengandik, bai teknologia sinpleok sortzeko prozesuei buruz, bai ekoiztutako gaien salmentari buruz (zer ekoitzi, […]

irakurri gehiago →

BERBAZ: Borja Dolara, kitarraz kantari, samur

24 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

4. diska grabatu barri etorri da lehenegoz Bilbo Hiria Irratira Berbaz, aspaldiko gonbidatua, orain bai. Toni Lodeirok eraginda, 2004 bueltan, lagun-talde xelebrea bilitzen ginen Mallonan astero futbitotarako. Zer dan bizitza, irratiko estudioan gaur batu garen hiru lagunak han be! Artekaleko Sanian (gai ekologikoak, 7 kaleetako Artekalen) egiten du lan Borjak, eta bertan (eta bere eguneroko […]

irakurri gehiago →

Gu be ez-gara-neutralak, Arabako Iruñako (Iruña-Veleia) aurkikuntza arkeologikoen historian. Azken urteotako hirugarren aldiz ekin diogu Berbaz, kasuari, Leire Saitua eta Patxi Alañarekiko solasaldi haien ondoren Oier Nuñez gaur Bilbo Hiria Irratian, kasu honetan, botereko katramilan harrapatuta (Arabako Foru Aldundia, alderdi politikoak, EHU eta katedradunak, Euskaltzaindia, BiBat Museoa, Batikanoa, EuskoTren, IPCE, hedabide nagusiak eta abar) zabar […]

irakurri gehiago →

BERBAZ: Oskar Aranda, ume eta kaskonduen jolas erotikoez

11 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Gorputza dugu, gorputza gara, eta holan danez, jaio eta hil arte sexualizatuak gara. Umetan askotan erreprimitu nahi izaten dute ingurukoek (“zer ari zara ikutzen?”; begiratu zigortzaile bat,…), barne-bulkada mugatu. Plazera, desira, gogoa, jakin-mina, samurtasuna, gozamena, kontaktua,… atseginaren bila ibiltzen gara senez. Esplorazio, barne-ezagutza eta sozializazio bide amaigabea. Eta txikitatik ematen da, berez-berez, inguruari eta bizitzari […]

irakurri gehiago →

Neguburu-udaburuetan (solstizioak) ospakizun handiak egiten ditugu, aspalditik, lagunartean eta familian. Ze zentzu du horrek? Zer dugu ospatzeko? Egunak laburren eta luzeen egiten diren sasoiotan bizi-berritzeko aukera dugu guk ere eta horixe dugu ospatzen. Aukera berrietarako prestatu, elkarrekin gozatu eta falta direnak gogoratu. Globalkeriak gogor jo badu ere, baditugu gure ospatzeko moduak, tradiziotik datozenak, eta zentzuari […]

irakurri gehiago →

8 urtegaz etorri zen Mexikotik 1937an han jaio eta gerra osteko lehen urteak bizi eta gero. Aita ere osagilea (“osasuna, osotasuna, oso ona”) zen. Aita zenaren ildoari lotuz 100 urte bete dabez naturismoa zabaltzen, bion artean. Iris bitartezko diagnostikoan ere berezitu izan dira Bidaurrazagatarrak (“begia, barruko egia. Aurpegia, aurreko egia”). Orain, Mirari Bereziartuaren laguntzaz, liburu […]

irakurri gehiago →

1521ekoak gogorarazi eta gorazarre egiteko ospakizunak eta prestaketak puri-purian San Inazioren konbertsioak, Elkanoren ibilerek eta Noaingo batailak 500 urte egingo dituztelako 2021ean. Horretan ari erakunde ugari, EAEko, Espainiako, elizako, eskuz esku. Historian adituek eta historia ezagutzearen garrantziaz jabetutako herritarrek osatutako talde batean dabil Mirari, gogotsu, euskaldun gehienontzat eta euskal identitate eta herriarentzat, ondorio makurrak ekarri […]

irakurri gehiago →

Ikusten ez dana erakutsi, entzuten ez dana entzutera gonbidatu, esan ezin denerako espazioa ireki. Deabrutxoa dugu bakoitzak barruan eta aurre egitea komeni. Itzalari argi eman, begiratu eta bideratuz gero, potentzial sortzaile itzela. Joseba Argintxona, ikasle eta irakasle bokazionala. Galdera nagusiei heldu behar lieke hezkuntzak, “zein naz ni? zer egin behar dut neure bizitzagaz?,…”. Jende asko […]

irakurri gehiago →

Urtebete daramagu dentosofia praktikan eta gustuz txundituta gabiltzanez, prozesuan bidelagun dugun dentista ekarri dogu irratira. Dentosofia-ren marabillak partekatzea genekarren asmo, eta bidean gozo, beste adarbide batzuetan ibili gara, itzel interesatuta, ia ordubetea joan arte. Ze. profesioaren panorama orokorrari buruz berbaz (dentista kopurua asko igo dela, frankiziak agertu direla prezioak jaitsiz eta dentistak atzerrira lan bila […]

irakurri gehiago →