IRRATIEN TARTEA | Mallandain Ballet Biarritzek Elirale konpainiarekin antolatutako “Gaualdi partekatuak”en berri, Antxeta irratiaren eskutik

Ipar Euskal Herrira jo dugu irratien tartean, Antxeta irratiaren eskutik. Mallandain Ballet Biarritzek Elirale konpainiarekin antolatu duen “Gaualdi partekatuak” izeneko ekimenaren baitan antolatu den hitzorduaren berri izan dugu, hain zuzen ere. Senpereko Larreko gelan  larunbat honetan Dantzaz konpainiako dantzariek oholtzaratuko dute lana, eta beraz, Maia Muruagak egindako erreportajea ekarri dugu gurera. Entzun hemen!

 

Hurrengo podcasta

GAUR8 AURRERAPENA | Kamerungo ohitura zahar baten biziberritzea; etorkin gazte, emakume zapaldu eta etxegabeen bazterkeria gorria; eta legealdia 20 argazkitan

ol. Ots 14 , 2020